2012ko otsailaren 20a, astelehena… benetako amodiozko eskutitz bat, benetakoa…

Irun, 2012ko ilbeltzaren 1a, igandea

Ene bihotzeko laguna, ene maitalea…
Azken batean zerk du inporta? Amak edo aitak? Olentzerok edo Hiru Erregek? Lagunak edo maitaleak? Lagun edo maitale izan, irabazleak dena eramaten du, eta galtzailea erori egiten da.
Ez dut hitz egin nahi, ez dut hitz egiteko gogorik eta horregatik idazten dizut maitasunezko eskutitz hau urte hasiera honetan bihotzari kasu egin nahi baitiot behingoz, ene bizitzan behin bederen, eta beranduegi bada ere jadanik. Maitasunezko hitz hauek idatzi ordez, begietara begiratuz esan nahi nizun aspaldi MAITE ZAITUT.
Ez nizun esan ahoz, baina ene begiek dena esan zizuten. Zuk zure bizitzako kartak jokatu dituzu, eta nik neureak, eta orain gauden egoeran gaude banandu ginenetik. Nik bederen garbi jokatu nuen bizitzako karta horiekin, eta galdu egin nuen.
Zuk irabazi duzu dena, eta nik, ordea, galdu. Erori egin naiz eta min hartu. Maitemintzeko arriskua hartu nuen, eta bihotza zauritu zenidan sakon eta larriki. Abandonatu ninduzun eta ni mutu gelditu nintzen, ez jakinez nola sendatu bihotz sentibera hau.
Nik ez dakit deus, baina dakidan gauza bakarra, edo sentitzen dudan gauza bakarra zure hutsune bat dudala nirekin barnean, zure hutsa sumatzen dudala.
Ez dut zu gabe bizi nahi mundu zoragarri hau, baina bizi beharra dut. Zu maite zaitudala esatera ausartu naizen une bakanetan, negarra begi-ertzean, familiakoek eta lagunek esan didate hori ez dela maitasuna, eta lehenik neure burua maita behar dudala beste bat maitatu ahal izateko eta bakardadetik atera ahal izateko. Kaka!
Norbere burua maitatzea ez omen da egoismoa, eta norbera ongi eta zoriontsu izanez gero, inguru guztia kutsatzen omen da, egia ote?
Beharbada hala izango da, badu bere logika, baina zer izan zen lehenbizi mundu honetan, arrautza ala oiloa? Bestea ala norbera? Zu ala ni? Irabaztea ala galtzea?
Ez dut pentsatzeko gogorik, ez dut hitz egiteko gogorik, nik soilik zu maitatzen segitu nahi dut itxaropenik gabe itxaropentsu, nik soilik zu maitatu nahi zaitut zahartzen eta zimurtzen zaren arte, heriotzeraino, ondoren ere gure maitasunak bizi gaitzan. Hori da egia.
Ez dut hitz egiteko gogorik eta horregatik idatzi dizut amodiozko edo maitasunezko eskutitz hau zure besoek nire gorputza bero dezaten berriro maitekiro, eta zure ezpainek nire bihotz minbera laztan eta muxuka dezaten berriro ezpainetik sartu eta barnera.
Negarrez nago, zuk, irabazleak, dena eraman duzu, eta ni erori nintzen garbi jokatzeagatik nire kartak. Aunitz maite duenak aunitz sufritzen du, eta ni negarrez nago ez baitut berriro galdu nahi eta maitasunagatik sufritu nahi. Maitasunaren jokoa hasi da berriro, eta oraingoan ere garbi jokatuko ditut gure kartak, eta zuk?
Maitasunez jaso ezazu muxu zaparrada eta besarkada beroa.
Zure Ain

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s