2012ko otsailaren 16a, osteguna… jardin bat ene maitearentzat, ene bizitzako mutil-lagun berezi bakar horrentzat (berak badaki zein den)

JARDIN BAT ZURETZAT
(XABIER LETE)
Egunak eta gauak
uda ta neguak
etsipen ilunenak
zorion orduak
bizitzaren zauriak
helburu galduak
laztanik xamurrenak
bide erratuak
elkarren babesean
igarotakuak.

Egunsentiko intza
goizeko loreak
itsasoaren hatsa
eta koloreak
urruneko hiriak
lurralde hobeak
musika eder baten
azken akordeak
maitasunezko hitzak
barruan gordeak.

Eskutikan hartuta
amilduak gera
erreka bat bezela
menditik behera:
oinazea geurea
geurea plazera,
itzal bihurtuko naiz
zu galtzen bazera
itzalaren itzala
ezereza bera.

Mugarik gogorrena
noizbait hil beharra
igaro eta gero
munduko zeharra:
mentabeltxen usaia
zure irrifarra
berriro gozatzea
nere ametsa da
zeruko jardinetan
zerurikan bada!

http://soundcloud.com/search?q%5Bfulltext%5D=jardin+bat+zuretzat

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s