2011ko hazilaren 13a, igandea… ez dok malefizio… gaur amesten duzuna egia omen da!

beraz, zorte on eta zoriontsu izan!

euskal sinesmen zaharren arabera, 13ko gauean amesten dena egia izaten omen da…

ilbete magikoaren ondoren, gainbehera dator… zurekin, ene maitea, amesteko garaia, txistu isil bat dabil bihotz minduaren zirrikituetatik, goxo-goxo, bihotz mina goxatzen…

San Martin egunean ardo edanda mozkortu nintzen

hamaiketan nire barnera nire barnera begira nengoen,
ilbeteko malkoen ondoren
hamaika amets gauzatzeke
hamaika ilusio gauzatzeko
hamaika aldiz eroriko naiz
eta hamabi aldiz altxatuko
hamaika asmo buru-bihotzean
hamaika irribarre eta malko

ahaztera etorri nintzen atzerrira
baina hiru urteren ondoren
ohartu naiz oroitzen dudala indar handiz
aurtengo ardo zuri berria
dastatu dut askatasunaren plazan:
Osasuna!

maitasunez
ez adiorik
laster arte baizik

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s