…ene bihotzeko lagunaren hutsune handia sentitzen dut, hari deitzeko eta haren ahotsa entzuteko behar handia… deituko al dit? idatzi? eskutitzik erantzungo al dit?
Damu naiz duela hiru urte hona, atzerrira, etortzeko erabakia hartu izana… orain ez baitut ene maitea, inor, hariaren bestaldean… damu naiz… eta telefonoa komunikatzen… baina orain alferrik damuak, ez dago atzera bueltarik… piiiii… damu naiz… El telefono al que ha llamado no existe… damu naiz…
ez naiz ezertaz damu…
zuk egin afruntua heldu zait bihotzera…
…denborak beharko du ene pena lasatu…
…zuk egin afruntua, aspaldi dautzut barkatua…
desir dautzut zerua eta bizi luzea…