2011ko urriaren 15a, larunbata… izo Teresaren urtebetetzea da

Zorionak, izo Teresa! seguraski ez duzula hau irakurriko eta telefonoz deituko dizut, ados?

Badakizu? nere bihotzeko lagunak aita izan dela idatzi dit, eta niri malko gazi batek irrist egin dit masailean behera. Bihotzez zoriondu dut. Barka bekit berriro ene bihotzeko lagunak bere izena berriro aipatu baldin badut hemen, baina zintzo eta onez asko balioesten dut lagun hori, beti ondoan, edozertarako izan nauen lagun inkondizional horietako bat, altxor bat, izan nau, eta beti izango nau lagun inkondizional, edozer gauza esan edo egiten duela… inkondizionalki beti izango nau…

beti izango nauzu ondoan, baldintzarik gabe, ene lagun, ezagutu genuenetik elkar bizitza osoa, zoriontasuna une bat soilik baita eta maitasuna (adiskidetasuna) bizitza oso bat. Ene lagun guztiok edozertarako inkondizionalki izango nauzue… minean eta pozean…

aio, bihotz bakarti eta mindu honek irribarre egiten dizu maitasunez,

zure lagun eta altxor maite

ainara

Idatziko al didazu, deitu edo bisitatu Europaren bihotzera, barka…?

Die Wochenende ist ein Glück!

LOVE BRINGS US TO THE HEAVEN OR TO THE HELL; ANYWAY, LOVE BRINGS US ALWAYS TO THE DEATH.

Maitasunak zerura edo infernura eraman zaitzake;

edozein kasutan ere,

heriotzera eramaten zaitu beti.

Maitasuna bizitza bera delako,

bizidun guztion helburua hiltzea da

azken batean,

maitasunagatik hiltzea,

maitasunagatik bakarrik, minez,

hilko naiz ni ere

eta zu

gehien maite dudan pertsona horrekin, bihotzeko lagunarekin,

eskutik heldu ezinik.

Triste.

Irribarretsu.

Ene buruari barrezka,

zure zoria bedeinkatuz

malkoz malko.

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s