2011ko buruilaren 29a, ortzeguna… begirada polit hau inoiz baino tristeago dut…

BARKATU, MR BIG… PUBLIKOKI…

MIN DUT BIHOTZEAN, ZU MINDU ZAITUDALAKO… NI MINDU NAIZELAKO… EZIN DU HEGAN EGIN LIBRE AINARA HONEK, ALTXOR HONEK, KAIOLA UTZIRIK… MIN DUT BIHOTZEAN… EGUNEROKO HAU IDAZTEAGATIK… DAMU NAIZ…

AIO, EZ DUT GEHIAGO IDATZIKO HEMEN… BIHOTZEAN MIN DUT, MIN ETSIA… EZ DUT BIZITZEKO GOGORIK, INDARRIK…

AIO… ez dut gehiago idatziko…:( hemen, ez niri buruz, ez zuri buruz, ez guri buruz, ez eta beste inori buruz…

Begiek dena esaten dute, eta gero isiltzen dira… atzoko egiarik ez diogu kontatuko elkarri gaur, eta hobe aurrera segitu, atzera begiratu gabe. Baina esadazu, esadazue zuek irakurleok: NOLA BIZI HUTSAZ BETERIKO BIZITZA BAT? nola bizi hutsunez betetako bizitza bat, bihotz bat?

Beldurrez beti ni garaiz egiak esateko, eta horrela doakit bizitza. Garaiz ez esandako egiak gure kontra bilakatzen dira. Maite zaitut eta horrelakoak begietara begira esan behar dira, dagokion denboran eta tokian, eta hortik kanpora, tokiz kanpo dago, hobe isiltzea. Horregatik, eguneroko hau terapia gisa hasi nuen, baina ez du zentzurik, ala?

Ez, ez dut gehiago idatziko hemen, eta barkatu, bihotz-bihotzez…  MR BIG… barkatu bihotzez, irakurle.

Aio

Zure ainara, enara, inara… bihotzeko altxor bat, iparralderantz joan dena hegoalderantz joan beharrean negua pasatzera.

 

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s