2011ko buruilaren 26a, astelehena… ongietorri guztioi! Poetry. Adventure. Love.

ongietorri bada, ongietorri zu ene bihotzera, ongietorri bada, ongietorri udazkena! haizeak esaten die hosto txikiei:

– Zatozte, hosto txikiok!

eta nik diotsuet:

– Zatozte, orbelezko ohatze honetara nirekin jolastera, urregorriz jantzi zaitezte; uda pasatu da, eta egun hotzak datoz… UDAZKEN ON GUZTIOI!


Gaur egun berezia dut: duela sei urte gurutzatu ziren begirada triste polit bat eta irribarre alai itxaropentsu bat Senperen, eta SmS poetiko batekin hasi zuen gure harremana. Ez dakit zein harreman mota, ez dakit txarrerako eta onerako, baina harreman guztiz sakona eta estua. Une zoriontsuak eta maitagarriak dudarik gabe, nere bizitzako unerik zoriontsuenetakoak, eta orain ene bakardadean oroitzapen eder horiek guztiak babestuko dira XABBAT izeneko itsastoki hartan. Ene oroitzapen eder guztien babestokiak horrela izena du, bihotza triste denean goxatzeko eta… bestela ere bai… Xorino erromantiko haren oroimenez, oraindik bizirik dela omenaldi xumea, Abbat lagunari ere bai, hari eskerrak eta Hatsaren Poesiaren aitzakiaz maitasun-adiskidetasun edo dena delakoa (ez zait etiketatzea gustatzen) babesturik dago XAbbat izeneko kostaldeko toki horretan, eta bizitza osoan iraungo du…

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s