2011ko buruilaren 19a, astelehena… Brnon, zerua negarrez, ni euritan

kaixo, zer moduz?

Iragan ortzegunean iritsi nintzen Europaren bihotzera, taupaka, eta aste hondarra Pragan igaro dut Idazle Eskolari buruzko hitzaldi bat emateko ingelesez.

http://en.calameo.com/read/0000224685f04b04ef0c3

Brno hirian nago ikasturte berriari ekiteko prest. ORRI ZURIARI BEGIRA. Animoz ez nabil oso ongi, eta uda ez dut oso ona izan, tristea, baina bizi naiz. Bihotzeko hutsunea ezin betez, bizi beharra daukat, bizi nahi ez arren, ene bihotzak esperantza ahulak baititu… baina beti aitzina segi behar dut.

Aita zenak duela ia 9 urte zoriontsu izateko eskaria egin zidan, eta ez dut nire hitza bete oraindik. Duela ia 6 urte maitemindu nintzen eta geroztik errari nabil munduan bakarrik. Ez dakit zer egin. Aurrera segi, zer bestela? iragana atzean utzi eta aurrera segi besterik ez dut, zoriontasuna une bat soilik baita, baina maitasuna bizitza oso bat. Maitasun gazi-gozoa.

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s