2011ko buruilaren 3a, larunbata… GARAn bagara, berriro hasieratik hasteko garaia dut…

…atzera begiratu gabe aurrera egiteko… eta aurrera, beti aurrera…

…gaur JoseMiguel Serrano agertu zait irribarretsu ametsetan, mahaiaren bueltan ginen bere anaietako bat, nire anaia eta nire ama… eta kontatzen zigun irribarretsu eta hunkiturik aurtengo ekainean bere buruaz beste egitearen bere arrazoia, barne-indarra… ezin zuen gehiago bere buruarekin!!! ez al da hori nahikoa arrazoi edo desarrazoi bizitzen ez segitzeko?

Errespetatzen dut osoki bere erabakia, nahiz eta ulertzen dudan familia xehe egin gelditu izana… baina bere bizitza da osoki…

2011 Septembre 03
 GARA > Idatzia > Kultura

POESIA

Hasi hasteko

p047_f01_49x80.jpg

Ainara MAIA

Zaindu ezazu zure hizkera. Hitza. Bizitza laburregia da, eta gure lurra txikiegia bera gudu-zelai bihurtzeko.

Irunen, 2011ko buruilaren 1ean. Koldo Zubeldia olerkari maitea,
Zer moduz zabiltza Aralar alde horretan?

Beharbada txikiegia, laburregia da olerki-liburu hau, baina sakona bere umiltasunean, soiltasunean. Olerki-liburu gisa Zaldibiatik idatzi zenidan eskutitza otsailean, eta nik erantzuten dizut buruilean.

Kandu da bihotza, eta hotz pentsakor gelditu nintzen, neguturik udaberria eta uda pasatu da. Hiztegian begiratu dut “kandu” hitza, eta lanbrotu zait bihotz eguzkitsua, itxaropentsua. Lore bakun honen kirtenetik aterako ote da fruiturik?

Ez dakit, baina maite dut. Nire bihotza maitasunez beterik dago, eta oraindik ere, ahul bada ere, ematen segituko du. Ez dakit uda hotz eta bakarti hau nire errua izan den osoki, baina bihotzeko lagunak beti eramaten zaituztet bihotzean, gau eta egun, baita maitemindu ninduen hura ere duela ia sei urte. Uda hotz honetatik udazken epela dut amets, eta lagun minaren besarkada bilatzen dut.

Zur eta lur irakurri ditut olerkiok, harriturik, ezin baita poesiarik ulertu buruarekin, batez ere bihotzetik jalkitako hitz xume bezain jatorrak direnean. Harriturik nola hitz gutxirekin horrenbeste esan daitekeen.

Sor eta gor, zein naizen ni galdegin dizut zeure buruari, eta zu beti sufrimenduari atxikirik harriaren zama bihotzetik dilindan, oroitzapenek bulkatzen naute eta ametsek tiratzen gaur eta hemen ni.

O Zaldibi olerkariaren hizkuntzaren harrobi, o sufrimendu, o sormen, bihotz atsekabeak sorminean du bilatzen besarkada amultsu hori, eta soin izugarri horrek euria jasaten du. Kopeta izerdiz bustia, olerkaria malkoen mikaztasunean ongi sentitzen da, itsasoko uhinetan zain baitago. Ni ere zain nago itsasoari begira. Noizko? Zergatik?
Norberaren bidea eta egia bilatzeko irakurri ote dut zure eskutitzezko olerki-liburua?

Zutoin sendoa naizela diostazu, ez egoteko lo, begiratzeko niri so. Egizak on eta begiratu non, eta bila bonbilla pila borobila. Ez dago aditz askorik olerkiotan, soilik hitzak, hitz jolasak eta herriak, sentitutako toki-izenak. Idaztea jolas hutsa baita, eta liburuak lau edo hamalau izanagatik ere, nik ere ez nahi eguna bihurtzerik gau. Idaztea jolasa dugu, baita babesa eta lanabesa ere.

Aralarreko belardiak ihintzaz blaituak dira, goizez oskarbi naizena, gauez naiz euri. Herri-jakintza zabala biltzen duzu, olerkari, zure baitan, xume. Mendian ibiltzen dira batzuek, beste batzuek mendian bizi diren bitartean.

Maite zaitut nik ere, olerkari maite, maite dut Oiartzungo txistu isila, maite dut Lartzabalgo bihotzeko laguna, maite Gorramendiko artzaina, maite dut Donamariako dama, Amaiurko sorgina, maite dut Alpeetako Leidia eta Irungo Madame-andrea… maite dut ama, eta maite zaituztet guztiok, ene bihotzean zaudeten guztiok, ene gogoko iturri zaren hori, fisikoki ikusi ez arren, gau eta egun eramaten baitzaituztet nirekin.
Maitasunez eta adeitasunez
xorinokantharia@hotmail.com

ARALAR, GOGOKO ITURRI
Koldo Zubeldia.
Erroteta-Poesia.
8 euro, 45 orrialde.

http://www.berria.eus/paperekoa/1704/005/004/2011-09-02/bio_lj_bio_frankfurter_wurst.htm

Iritzia

Zuzendariari

Bio-LJ-Bio (Frankfurter Wurst)

2011-09-02 / Ainara Maya

 

Abuztuaren 20an eta 21ean, Europako segalarien txapelketa jokatu da Esloveniako Cerklje na Gorenjskem herrian, eta sei herrialdek parte hartu dute: Hego-Tirol, Babiera, Suitza, Austria, Eslobenia eta Euskal Herria. Esperientzia aberasgarria eta gozagarria, eta Euskal Herriaren enbaxadore gisa harro, nahiz eta Euskal Herritik joandako segalariek txapelketa ez irabazi, Suitzako gizonezko batek irabazi baitzuen gizonezkoen sailean eta emakume suitzar handi batek emakumezkoen sailean.

Segalarien eta bertaratutako guztien artean giro oso jatorra egon zen, kirol leiha egon zen, baina adiskidetasun-bosteko eta besarkada benetakoak ere bai. Kantua eta dantza, jan-edana eta kultur arteko aberastasunez beteriko asteburu luze-laburra. Bi urtetik behin antolatzen du txapelketa herrialde batek, eta bi urte barru, aurten Eslobeniak antolatu duen gisa berean, Hego-Tirolek antolatuko du.  2015ean, berriz, Euskal Herrian izango da.

Niretzat ohore bat izan da Almitza elkarteari ere nire laguntza eskaini izana aleman interprete gisa, eta horren bidez eta denon laguntzarekin ikasi dut herrialde bat zer den: lurrari lotutako benetako pertsona naturalak, jatorrak eta abegitsuak, eta horiekin bi egun gogoangarri igaro ditut.

Bide batez, eta segaren bidez Euskal Herria ezagutarazi dugu Eslobenian, eta euskara lau haizetara hedatu dugu. Euskal Herriaren enbaxadore bikaina Almitza sega elkartea, lurralde bat Espainia eta Frantzia artean dagoela ezagutarazteko.

12027260_10207929901194361_4100038555132560782_o

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s