2011ko abuztuaren 31a, asteazkena… ojala, oxala, inshala…

Feliz no es aquel que tiene mucho, sino aquel que aprecia todo lo que tiene.

Uda hotz hau epeltzen eta orekatzen saiatu naiz nire irribarre lotsatiarekin, nire malko gaziak itsasora botaz eta naizena nirekin adiskidetzen saiatu naiz. Gaur arratsean Euri txakurra eta biok euripean kantari dutxatu gara hondartzako paseotik bueltan. Han bi ur artean nire lagun minaren, abbat poetaren, esames poetikoa lehen aldiz jaso nuela oroitu naiz, duela ia sei urte, eta “abbat poeta” gisa gorde nuen sakelekoan telefonoa. Lehenengoa agendan. Orain, gaur, sakeleko telefonoa isilik daukat eta bihotza hotz, bizipoz ahularekin, baina neure bidea egiten, bakarrik.

Ojala ez banu sms poetiko hori inoiz jaso eta ojala ez banu inoiz ezagutu nire aitaren ondoan dudan mutil hori betiko, baina hemen dago. Harekin bakarrik egin behar nituen gauzak egin gabe gelditzearen damua dut beharbada, ez baititut beste inorekin egingo zerrenda hartan egin gabe gelditutakoak, baina harekin egindako gauzak uda epel eta eder hartan harekin bakarrik egin nituen, eta horregatik zoriontsu naiz. Horregatik ESKERRIK ASKO MAITASUNEZ, ABBAT.

Eta BARKATU lotsagatik eta beldurragatik batzuetan garaiz ez esandako egiengatik. SENTITZEN DUT nik aukerarik ez eduki izana elkar ezagutu genuenean beste neska batekin zinelako, eta sentitzen dut ez zinelako guztiz zintzoa izan nirekin, ez baitzenidan egia esan zure bizitzari buruz. Baina orain ulertzen dut zergatik, eta barkatu neure egoskorkeria, nire bihotza barkatu, arren. Maitasunak kaotiko eta absurdo egiten baikaitu, ala? maite al dugu inkondizionalki, ene lagun? gutxienez zure adiskidetasuna daramat bihotzean, eta ez da gutxi, ala?

BI UR ARTEAN

Irribarrerik ez, eta sakeleko telefonoa isilik

mezu poetikorik ez

eta ez zait itsasora erori telefonoa

zuk salba dezazun

salba nazazun

“no te salves, poeta!” erran zenidan

eta “ojala! una nube te borre de pronto, ojala que no aparezcas ni en canciones”

ojala ez bazina inoiz nere bizitzan agertu

ojala ez bazina gehiago ene poemetan agertuko

“si tu me dices ven lo dejo todo”

baina erradazu “ven!” etorri…

eta joango naiz

Ama Guadalupekoan bogan

eta Euskaltel uhinen bitartez hegan.

Nire gogoko iturri baitzara

zu ene bizitzeko arrazoi bakar

eta ni zuretzat zer naiz?

Gelditzeko erraten badidazu

geldituko naiz…

Maite nauzu?

ZORIONTSU NAIZ… bihotzeko lagunak fisikoki ez ikusi arren, eta besarkatu, nere bihotzean eramaten baititut gau eta egun.

ZORIONTSU NAIZ… zu zoriontsu zarelako, ene irakurle maitagarri…

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s