2011ko uztailaren 23a, larunbata… txistu isil bat entzun dut ene bihotzaren sakonean

Kaixo, zer moduz zaude, Txistu?

Hura Zen eta orain non zara?

gaur zure eskutitz luze bat jaso dut ametsetan, eta eskutitzaren erdira iritsi naizenean, iratzarri naiz bat-batean. Ez dut gogoan zer idatzi didazun, eta zuri deitzeko gogo handia dut, zure ahotsa entzuteko.

Atzo ere zurekin egin nuen amets. Larrun mendira igo nintzen oinez, han goian pixkatean egon, eta tren txikian jaisterakoan, han ikusten zaitut zu, neska-lagun batekin, eta begira-begira isilik gelditzen gara, hitzik gabe… ustekabean elkarren ondoan jarri eta hizketan hasten gara… iratzarri naiz goxo zure aurpegiarekin…

HITSIK POEMA BAT IDATZI NAHIAN

Hutsak betetzen nau orain:

oroitzapen zoriontsu hutsak

itxaropen triste hutsak

amodio galdu hutsak

Duela hiru urteko zorion betea

izan nahi nuen beti, amodioz bizi

eta negu luzeetan besarkada horien berotasuna eduki.

Oroitzapen hil zoriontsu horiek bizitzen naute gaur:

hitzik gabe maite zaitut adieraziz

hitzik gabe itxaron zintudan

baina denbora bizkor pasatu da

eta garaiotan inork ez du inor itxaroten,

ezta zuk ni ere.

INSTALLING SUMMER…..
███████████████░░░░░░░░░░░░░░ 44% DONE.
Install delayed….please wait…
Installation failed. Please try again. 404 error: Season not found. Season “Summer” cannot be located. The season you are looking for might have been removed, had its name changed, or is temporarily unavailable, or corrupted. Please try again another day, thank you for your patience.

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s