2011ko uztailaren 12a, asteartea… duela hiru urte munduko emakumerik zoriontsuena nintzen!

eta orain, orduko oroitzapenek bizitzen naute…

HITSIK POEMA BAT IDATZI NAHIAN

HUTSAK betetzen nau orain:

oroitzapen zoriontsu hutsak

itxaropen triste hutsak

amodio galdu hutsak

duela hiru urteko (ez da hainbeste denbora, eta ni bera naiz, berdin ez egon arren)

zorion betea izan nahi nuen beti,

amodioz bizi eta negu luzeetan

besarkada  horien berotasuna eduki.

oroitzapen hil zoriontsu horiek

bizitzen naute gaur:

Pasai Donibaneko nire sorbaldaren gaineko

zure beso maitekor hori, hitzik gabe,

maite zaitut esan genion elkarri

hitzik gabe hits

itxaron zintudan

baina denbora bizkor pasa da

eta garaiotan inork ez du inor itxaroten,

ezta zuk ni ere.

 

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s