ZORIONAK, poeta eta lagun INKONDIZIONALA, eta uda on bat iragartzen dizut, nahiz eta enara bakar batek ez ekarri uda…
UDA ON
Uda badator ustekabean
udaberritik
sargori
eguzkia lurrari bezala
ni zuri
guri
bi txori
Ainara hau noraezean dabil
baina ekainero etortzen da
gero irailean joango bada ere
beretzat ez du udarik
baina zuei uda iragartzera nator
noraezean
edo harat-honat nabil
habia bat egin arte
nonbait
utziko nauten tokian
maitasunez gonbidatzen nauzuen
teilatupean egingo nuke habia
edo ene maitearen babespean,
zuhaitzean.
Ordura arte
Ainara bakar batek ez dakar uda,
baina udaren iragarle fina zaizue…
Orain iragana eta oraingo iragana
iragandako oraina eta oraingo iragana
zer egin behar dut nik orain,
Euskal Herrian inor ez nire zain
eta ametsak utopia direnean, ezinezko, betiko?
zer egin behar dugu
ene bihotzeko lagun ahaztu ezin
eta ezin bizi honetan?
Aizu barkatu, esan ahal izango zenidake zein den abesti honen titulua edo artista?
Honako zeoze esaten du:
Zure begirada batek bihotza bitan hausten dit hotzikara batez…
ta eztakit nola jarraitzeun. Eskerrik asko
Kaixo, Asier… ez dakit nor zaren, eta kantua oso ezaguna den arren eta mihi puntan badut ere artista edo titulua, ez zait ateratzen… geroxeago esango dizut… egun ona izan, Ainara
zergatik galdetzen didazu?
egia esan, aste osoa eman dut buruari bueltaka eta tarareatzen, kantatzen, baina ez datorkit kantuaren izenburua… baina badakit emakume ahotsak kantatzen duela…:)
Nire moska nago. Bi neskek abesten dute, eta musika trikiti doinua darama. Irratian jartzen dute noizbehinka. Nire abestiaren tituluakin ematetenen abixauko.
uste dut M-N-EZTEN taldearena dela, baina ez dakit kantuaren izenburua…
asteburu on
zure berrien zain bada…
hau izan daiteke?
ez, ez da hori. Abesti hortan neska bakarrak abesten du. Neska baten fotologean esaldi berdina dauka jarrita eta 2008-an idatzi zuen. Beraz pentsatzet urte batzuk badituela nahiz eta gaur egun irratian jartzen dute. M-N-EZTEN abesti batzuk entzun ditut eta eztare ez da… Nik esateten abestiak hauxe esateu:
Zure begirada batek
bihotza bitan hausten dit
hotzikara batez…
http://www.goear.com/listen/dede6f1/zure-begirada-batek-ilunabar
ez, ez da hori…
baina hala ere kantu hori ere polita da… milesker…!
Baina lagundu arukitzen !!! ajjaja
http://www.goear.com/listen/dede6f1/zure-begirada-batek-ilunabar
Baino lagundo aurkitzen!!!
ari naiz laguntzen, Asier, baina ez dut aurkitzen, eta ez naiz oroitzen… lagun batzuei ere galdetu diet, baina…
gau on eta ilargi bete on
ainara
Kaixo,
zer moduz?
erantzun nizun, lagundu nizun aurkitzen kantua zein zen… jaso zenuen nire mezua?
ba, orain badaezpada berriro igortzen dizut:
http://www.goear.com/listen/dede6f1/zure-begirada-batek-ilunabar
http://www.goear.com/listen/dede6f1/zure-begirada-batek-ilunabar
ez dakit, asier…
ILUNABAR taldeak kantatzen du… kantu hori…
Hitzak: César Díez eta Gorka Hermosa; Musika: César Díez
Eta hau izan daiteke?