2011ko lorailaren 28a, larunbata… euritsu kanpoan, eta barnean

Atzo elizen gau irekia izan zen, eta euripean elizaz eliza ibili ginen…

ZERRI BAT (OMEN) NAIZ!

(Nire lagun min abbatek errana… tristea da, baina ez dut nire lagun minaren emazte berria ezagutzen…)

Dena dut on

dena aprobetxagarri

zein zati nahi duzu?

solomoa, izterra

edo odolkia?

Dena omen dut on

dena aprobetxagarri

eta horregatik

neure onena harturik,

dena,

beste zerri batengana joan zinen

ni abandonaturik

jada ez bainintzen gehiago zure altxor

jada ez bainintzen ni

zu nintzanez

hirugarren batekin joan zinen

nitaz ahaztuz

baina nik ezin ahaztu

duela hiru urte

munduko emakumerik zoriontsuena nintzela

zure ondoan

“Sexua New Yorken” bai,

baita amodioa ere

Irungo Jaietako

zinema-areto beltz, ilun eta huts hartan

zu eta ni bakarrik

beste inoren beharrik gabe

Orain erantzunik gabeko azken eskutitza bai

baita “PostData: Maite Zaitut” ere.

Polita izan zen 2008ko ekaina

eta zoriontsu naiz

zurekin egin ditudan gauzak

zurekin bakarrik egin baititut,

eta hobe baita amodio ez baten oroitzapen polit bat izatea,

ezen ez bikote-harreman usteldu bat mantentzea.

ZERRI BAT OMEN NAIZ

dena on dudalako

dena aprobetxagarri oraindik

2008ko ekainean erabat maitemindurik maite nuen gizonarekin eta harekin bizitzaren etapa berri bat hasteko irrikan nengoen. Urtebete itxarongo zidala esan zidala uste nuen, hala ulertu nion orduan, Txekiara etortzeko eta esperientzia aberasgarriz gure harremana sendotuko genuela urtebeteren ondoren.

Baina ez ninduen itxaron, eta itxaron ez ninduelako hemen nago, urte bat ez, eta hirugarren urtez bidegurutzean, oraindik Brnon bakarrik. Beharbada normala zen ez itxarotea, inguruan neska asko baitzituen, erleak lorearen inguruan bezala, baina nik orduan harekin bakarrik egon nahi nuen, berdin zitzaidan non, zubipean edo Danubio ibaian gora ekialderantz. Duela hiru urte (ez da hainbeste denbora, baina denbora da) berarekin saiatu nahi nuen bikote-harreman hori, beste inorekin sentitu ez nuena ordura arte, saiatu nahi nuen berarekin maitasunez beteriko familia bat osatzen, baina ez nuen aukerarik izan… ez genuen aukerarik izan Oiartzungo pinpilinpauxak eta biok.

HORI DA ENE ISTORIOA, ENE ISTORIO HURBILA, eta kontatu behar nuen… barka norbait mindu badut, barkatu… baina NIRE istorioa da…

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s