2011ko lorailaren 25a, asteazkena… maitemindurik segitzen dut hiru urteren ondoren

Ainara Maya Urroz

UNIHOTEL, Cejkova 21

CZ-61500 BRNO

Brnon, 2011ko lorailaren 23an, astelehena

Ene bihotzeko loreak, izarrak,

Zer moduz zaude, amatxi Bittori? Ni bizi naiz, oraindik, Europaren bihotz honetan taupaka segitzen dut, elurpeko hilabete luze eta hotzetako maitasunezko hazitik loretxoa bezala, zuretik ezpala.

Hala ere, ni oraindik hiru urteko negu luze honetan nabil murgildurik, udaberriari ate joka ea norbait agertzen den, ea norbaitek irekitzen didan atea, bihotzeko lagun zahar batek edo datorren haize berri batek. Udaberritu nahiko luke behingoz ainara honek eta hegan egin zeru urdinean. Hori eskatu diot sorgin mutur zikin azti xarmantari.

Bederatzi izar kontatu nituen atzo berean, badaezpada, dakidan arren desioak ez direla inoiz ere betetzen, eta eskatu nuen hiru urteko negarrezko amesgaiztoa, erabat bizitzen utzi ez nauena, amets polit bilakatzea, ez baitut bihotzekoak jota hil nahi, izeba Kontxi, Madame Le Coeur!

Badakizue goi horretan zaudeten guztiok nola daukadan bihotza, ahul baina itxaropentsu. Bihotz ahul sentiberegi honetan zaitut, izo Carmen.

Zaituztet, denok. Hilok eta biziok. Barkatu, baina neguturik nago oraindik udaberriko eguzkitan, eta ez dut inorekin hitz egiteko gogorik, baina maite zaituztet.

Hori da dena oraingoz. Omenalditxo bat zuei. Hil baino lehen, ez baitakigu inork noiz hilko garen, hau idatzi nahi nizuen zuei. Hil baino lehen maita nazazue, arren, ene bihotzeko lagun horiek, etorri hona eta besarka eta laztan nazazue, mimoak behar ditut…

Izan ala egon, hor dago gakoa! Lorailean gaude bai, eta ene bihotzeko loreez oroitzen naiz: joan zirenez, etorri direnez, joango direnez, etorriko direnez, baina batez ere izan zirenez, denak baitira, baizarete, ene bihotzeko loreak, ene bizigarri, joan eta etorri denok baizaudete, egon. Alde batetik, ezkontzeko lehenbailehen erraten zidan amatxi zena, beste aldetik moja sartzeko animatzen zidan izo Carmen, eta azkenik zoriontsu izateko eskatu zidan aita zenak. Denok zarete, zaudete, ene bihotzean, ezkondu zinen lagun min abbat ni abandonaturik ere bai, denok biziarazi nauzue idaztera! Ongi sufrituz…

ADEITASUNEZ,

IZAN ZORIONTSU BIHOTZ-BIHOTZEZ

ZURE ALTXORRA

Brnon, 2011ko lorailaren 25ean, asteazkena

Pasa den lorailaren 19an, ostegunean, arratsaldeko zazpietan ilunabar poetiko eleaniztuna eskaini nuen Brnon, Moravian, Europaren bihotzean. Hiru urte hauetan hiru poema-liburu argitaragabe idatzi ditut, eta horietako zenbait poema gaztelaniaz, frantsesez, alemanez, ingelesez eta txekieraz nituenez, errezitaldi hau antolatzea erabaki nuen ikasturte amaiera gisa.

Brnoko unibertsitatean euskara eta euskal kultura irakasle jardun dut hiru urte hauetan, eta pasa den ilunabar poetikora zenbait ikasle, lankide eta lagun agertu ziren. Errezitaldia hasteko MARIREN ETORRERA kantua aukeratu nuen acapella kantatzeko, eta ondoren zazpi olerki errezitatzeari ekin nion, bakoitza bere itzulpenekin.

Tartean, BARATZE BAT kantua abestu genuen acapella, eta segidan beste zazpi olerki bere itzulpenekin.

Errezitaldia amaitzeko, IKUSIKO DIRA BERRIZ gerezitziak lilitzen, ikusiko dira sarri, abiatuko gira gero zu eta ni libertatezko ohatsean. Baina bakarrik azken batean, maitasuna maitasuna delako eta ni bakarrik maitasunarekin. Mundutik ezkutatu nahiko nuke, lotan gelditu egun eta gau osoz, bihotzetik gehiago ez sufritzeko, ez pentsatzeko, ez sentitzeko, hori da egia: ez dut Euskal Herrira itzuli nahi bihotzak gehiago sufrituko baitu, eta ez dut hemen, Moravian, jada lekurik, ezetza jaso baitu berriro ere ene bihotzak.

   Bai, maitasuna maitasuna da, eta bakarrik nago maitasunarekin, maitalerik gabe maitatzeko norbait banaiz ere, inoiz baino politago ikusten badut ere neure burua. Maitasuna maitasuna da, eta maitasuna ez da amodioa, maitale bat eta maitatu bat baino askoz ere gehiago delako bakarrik nago. Hiru gabe bi ez dagoen arren bakarrik nago, maitasunarekin.  Maitasuna maitasuna delako urkiaren altzoan amets egin nahi nuen martxoan. Haritza besarkatu nahi nuen apirilean, eta ene maitearekin egon nahi nuke lorez beteriko belardiaren gainean lorailean. Baina gauza batzuk ezinezko dira jadanik, gauza batzuk utopia dira, eta ni bakarrik nago maitasunarekin, haren eta nire maitasunarekin.

Ikusiko gira berriz, han edo hemen, ez baitakit laugarren urtez hona itzuli nahi ote dudan, eta joan nintzena etorri Euskal Herrira, edo beste norabaitera. Ez dakit nola erran zenbat maite zaitudan, ene…


xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s