2011ko lorailaren 6a, ostirala… asteburu on denoi, asteburu on ene bihotzeko lagun a…

Brno, maiatzaren 1a, maitasunerako aroa: muxu bana zimel ez gaitezen, tradizio txekiarraren arabera


SORTU da gugan sugarra, BILDU gara eta EKIN diogu bideari, iragana atzean beti aitzina!

Gaur Moraviako Brno hiriburuan bildu gara maitasunaren aroa aldarrikatzeko, neonaziek urteroko desfilea egiten zutela profitatuz, eta neofaxistei erakusteko oraindik ere maitasunaren garra pizturik dugula bihotzean.

Neprojdou! eta ¡No pasarán! oihukatu diegu tartean zegoen polizia txekiarrari, eta neure harridurarako polizia baketsu egon da, beste aldean neonaziak egonik. Lau orduko blokeo maitagarriaren ondoren, neonaziak azkenean erretiratu dira eta gu baketsu aldendu gara, neka-neka eginik baina harro gure balentriaz. Oraingo honetan bederen erakutsi diogu munduari bihotzaren indarraz maitasunaren urtaroan sar gaitezkeela, eta ohartarazi maiatzaren bateko honetan sortu den maitasunezko garrarekin jende andana bilduz gero, egin dezakegula aitzina.

Espainiako gobernuak ere erakutsi du bere erabaki faxistekin ez duela atzera egingo, baina euskaldunok den-denok bildurik erakutsi behar dugu maitasunaren aroa hemen dela, eta askatasunean maite nahi dugula, baketsu.

Bizitzen segituko dut eguneroko urdin hau, eta poztu egingo naiz munduan gehien maite dudana zoriontsu delako beste emakume baten ondoan, ni bakarrik egonik ere. Pozten naiz gaur goizean txoriek kantatu didatelako eta xuxurlatu aita zenaren mezua: “amodioz gainezka bazaude, ematen segi ezazu, ainarita, erantzunik jasotzen ez duzula iruditu arren; izan zoriontsu!”.

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s