2011ko apirilaren 10a, igandea… gaur zurekin egin dut amets eta ez dakit zergatik

Kaixo, ene bihotzeko lagunok, zer moduz?

Gaur aunitz maite dudan bihotzeko lagun bat agertu zait ametsetan, eta KORRIKA jaiki naiz ametsa idazteko, baina ez naiz oroitzen. Ametsa lausotu da pixkanaka eta sentsazioa soilik utzi dit.

Gaur txekieraz amets egiteaz gain, zurekin amets egin dudala soilik oroitzen naiz orain, Handi Jauna, eta ez dakit zergatik, ez baitut zure berririk, ez baitut nire eskutitzen erantzunik eta ez baitidazu deitzen. Nere nahi bakarra zu ongi egotea da, eta zu zoriontsu bazara, nire bihotzaren zatitxo bat bederen zoriontsu da, hori seguru… zuk jakitea nahi dut, besterik ez.

POD OBRAZY, Brno

NEGUAREN ONDOREN UDABERRIA

Abenduaren ondoren ilbeltza etorri zen bezala

negar-uholdearen arrastoan irristatzen naiz

zuganantz irribarretsu

tsunamiaren ondorengo miokaj edo japoniar desiorik onena zuretzat

nitaz ahantzi bazara ere

badakizulako asko maite zaitudala

beste inor baino gehiago zu

eta beti egongo gara elkarrekin

gure maitasunaren indarrak bildurik.

Cosmosaren oreka mantentzen dugu

gutako bakoitzak eta ni gabe ez dago zurik

bi gabe ez dago hiru

hiru gabe bi ez dagoen neurri berean

eta horrela zure altxorra, zure aingerua naiz, gau eta egun zugan pentsatzen zu zaintzen

neska bakarti hau

eskerrak zuri banaiz,

bazara niri esker, ala?

Nahiz eta elkar ez ikusi

sentitzen zaitut hurbil…

http://youtu.be/lmNiMhBnJIU

******************************************************************************

TXEKIAN (Brno hirian ):AINARA MAIA(Apirilaren 14ean)
Večer baskické poezie a hudba
“Europaren bihotzean
V srdci Evropy”
Místo:
Cafe Skleněná louka, Kounicova 23,
BRNO 602 00
Čas: 20:00
Datum: 14-04-2011
Etorri nahi baduzue apirilean?
gonbidaturik zaudete… esan eta dena zuen eskura jarriko dut…

LEKUKOTASUNA  Txekiatik

Ainara, noztalgiaz eta maiteminez  josia dugu .Senperen  iragan den
olerkarien elgarretaratzeaz  oroituz, gutun hau bidali digu :
HATSAREN POESIA ematea eta hartzea
Eta enarak itzuliko dira laster, ekainero bezala, baina bitartean gainerako txoriok ari gara kantuan, udaberriari deika. Oraindik ez da etorri benetako iraultzarik, maitasunarena alegia, biluztasunetik jantzi ederrez hornitzera; baina epizentroa toki askotan dago mundu urdin eta mindu honetan, besteak beste Senperen.
Senperetik mundura egina da deialdi poetikoa jada, eta munduko txoko honetatik, Moraviatik, Senperera eta gainerako txoko guztietara hedatzen ditut nire eskerroneko bihotzeko hitz xume hauek. Zeru urdin honen azpian txiki sentitzen naiz txorien kantua aditzean eta bihotza xehe-xehe egina dudan garaiotan.
Azken hiru urte hauetan, negar asko egin dut ene bakardadean, lorik gabeko gau asko atzerri honetan eta aberri horretan, baina irribarre lotsatia egin diet besteei beti. Hiru urteko negu luze honetan, ez dut udazkenik, udaberririk edota udarik izan nigan, eta negualdi honetan hiru olerki-liburu argitaragabe idatzi ditut: nork nahi ditu argitaratu?
HATSAREN POESIAk eman dit indarra bizitzeko urtero, eta poesiaren hatsaz elikatu naiz, munduak elikatu nau alegia. Noizean behin, xorino honek kantu egin du afinatu gabe, eta bestetan mutu gelditu da. Ez dut beste aukerarik izan neure bizitza kontatzea baino, ene bihotzeko lagun Abbat. Barka publikoki mindu bazaitut, baina behin elkartu gintuen HATSAREN POESIA-k, eta poeta honen bihotzean sartu betiko; baina barkatzen dizut/naiz, askatzen zaitut eta bedeinkatzen zaitut orain. Neure bihotzean zaudete betiko POESIAREN HATSA eman didazuen pertsona bakoitza hamar urteotan. Asko maite zaituztet, eta gustatuko litzaidake bisitan etorriko bazinate… bestela ere, udaberri on…
Etorri  nere ikustera ,nahi baduzue
gonbidaturik zaudete… esan eta dena zuen eskura jarriko dut
Ainara Maia

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

2011ko apirilaren 10a, igandea… gaur zurekin egin dut amets eta ez dakit zergatik -ri erantzun bat

  1. Nere postekin loturak: Corpus « zein ote da bidegabekeri honen arrazoia?

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s