2011ko otsailaren 14a, astelehena, gaur ni BERRIAn, maitasuna bikote-harreman bat baino askoz ere gehiago delako

Erantzunik gabeko maitasunezko eskutitz bat

Kaixo, zer moduz zaude?

Ni udazkendurik, malenkoniatsu, uda osoa zure deiaren zain egon naiz, uda gurea izanen zela uste nuen, zuk erran zenidan. Zure deiaren zain, aukera bat soilik eman nahi nion gure maitasun askeari uda honetan, maitasunez hasi baikenuen urtea eta zuri «maite zaitut» erranez begietara bukatu nahi nuen. Eskutitzak, liburuak, harritxoak eta postalak igorri dizkizut, gau eta egun egon baitzara nire buru-bihotzean. Eta bitartean bizi!

Udazkendurik, anaiaren ezkontzaren bestondoarekin… Ezkontzan olerki hunkigarri bat irakurri nuen, bihotzetik hasperen, begietatik negar, ahotik irribarre; eta bikotekiderik gabe, zu gabe, joan nintzen Hendaiara, ezkontzara irailaren 25ean. Baina zure besotik imajinatu nuen neure burua eta irribarre egiteko indarra hartu nuen orduan: zoriontsu nintzela zure ondoan irudikatu nuen neure burua, eta zeru urdina atera zitzaigun! Egun polita Abadiako eremuan familia handiaren babesean eta zorionean.

Egun polita pasatu genuen jan-edanean, dantzan eta kantuan, eta kontu-kontari ere iritsi zitzaigun gaua. Beraz, besta luzatu genuen. Ez dakit ezkontza batek beste bat dakarren, baina hori erran zidaten niri, eta zugan pentsatu nuen. Ez dakit ezkontzaren oso aldekoa ote naizen, baina ezkontzekotan bertze inor baino gehiago maite dudanarekin izatea nahiko nuke, maitemindurik, eta oraintxe bertan zurea da ene bihotza.

Ez dago bi hiru gabe, eta horregatik, banoa urriaren 17an Moravia aldera berriro, hirugarren urtez: Hondarribitik Vienara. Ekainean Pragatik Hondarribira itzuli nintzen handik, eta ez nuenez zure ongietorri-besarkadarik aurkitu, beste ikasturte baterako Brnora itzultzea erabaki nuen. Eta heldu den urtean ikusiko dut zer egingo dudan, bitartean bizi!

Hirugarren urtez itzuliko naiz, zu gabe ezin baitut bizi hemen, Euskal Herrian. Hemen uzten dut familia, hemen Euri eta oroitzapenak. Ez dut gehiago bakarrik bidaiatu nahi, baina banoa… itzultzeko. Zuk segi zeure bidean, ni neurean noa, noizbait elkartu ginen bezala, noizbait banandu ginen, beharbada noizbait berriro elkartzeko. Nork daki? Ez naiz ezertaz damu, maite zaitut, inoiz baino gehiago, baina ez zaitut lotu nahi, maite zaitut, baina ez zait gustatu nola jokatu duzun nirekin. Ni zure bizitzan sartu nintzen zu nire bizitzan sartu zinelako, eta nire etxeko ateak eskuzabal ireki nizkizun. Dena barkatzen dizut, asko maite zaitudalako. Maitasunez, Olerkari ameslaria.

Ainara Maia Urrotz.

Irun (Gipuzkoa).

ametsetan nengoela norbaitek atea jo duela entzun dut, eta esnatu naiz, postariak edo norbaitek loreak uzten zituela amets egin dut. Jaiki naiz, atea ireki eta ez zegoen arrosa gorririk. Ene maitea ez da nitaz oroitu! eta ohean sartu naiz mindurik… bihozminez…
BIZITZAREN LOREAK NAHI DITUT! norbaiten ondoan jaiki goizero, esan gabe neure buruari gauean berriro ere bakarrik oheratuko naizela, bizitzaren bitxiloreak nahi ditut, eta maite nauela xuxurlatzea norbaitek belarrira, ez dut asko eskatzen!

 

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s