2011ko otsailaren 10a, osteguna… Batu gaitezen, arren, eta hitz egin, mintza, eta elkarri eskua eman

Brno, 2011ko otsailaren 3a, osteguna

Nola da posible Espainiako Estatuko bi alderdi handiek Euskal Autonomia Erkidegoko boterea eskuratzeko, euren diferentziak kontuan hartu gabe, bata eskuindarra bestea ezkertiarra izanik, bat egiteko inolako erreparorik ez izatea, eta euskal alderdiek, aldiz, ezin bat egin Euskal Herriak behingoz eta betiko askatasuna lor dezan, euren norabidezko diferentzia horiek ahantziz?

Galdera luze xamarra atera zait, eta beharbada ez da erraza ulertzen, baina galdera luze horrek sortzen duen nahasmen berbera sortzen dit barnean, euskal politikak sorrarazten didan inpotentzia ez baitut erraz ulertzen.

PNV-EAJ, EA, ARALAR, AB, EZKER ABERTZALE ILEGALIZATUA… sigla horiek eta gehiago ditugu, eta diferentziak diferentzia, gehiago dute batzen dituztena banantzen ez dituztena baino: autodeterminazioa, independentzia, azken batean munduan gure ahots propioa entzunarazteko euskaraz, eta ez beste batzuen bozgorailu arrotzetatik.

Izan ere, bakea ez baitugu helburu, ala? Gure helburua bat egitea izan behar du, ala? bakea dugu bidea horretarako, Gandhi hura hartzen dut nik gidari, eta duela urte batzuk EGUNKARIAn nire gutun batean izkiriatu nuen bezala, desobedientzia zibilaren bitartez herritarrek egin behar diegu bultza gure alderdi horiei guztiei batu daitezen eta euskal jendartean dugun batasuna politikan ere egin dadin benetako.

Bakea dugu bidea bai, gure helbururako. Benetan ETA juntagailuak batu ditzala Euskadi (edo Euskal Herria) eta Askatasuna hitzak, armarik gabe, su-eten garai itxaropentsu honetan gaudela probestuz.

Batu gaitezen, arren, mintza, hitz egin eta elkarri eskua eman behingoz eta betiko aske izan dadin Euskal Herria eta Euskara. Eta nire bihotz min honetatik, atzerri min honetatik, amodio/desamodiozko bakardade honetatik heldu nazazue eskutik, arren, ainara zauritu hau amildegira eror ez dadin, arren.

BAT BEHAR DUT

Mundu honetan bat behar dut
irribarre edo negar egiteko,
mugitu gabe eutsiko nauen bat
eta nire arazoak bere egiten dituena.

Nire ametsak ezagutzen dituen norbait,
nire ahultasunak barkatzen dituena,
zenbait izenez deitzen nauelarik
zoriontsu dena hala ni izendaturik.

Besoetan hartuko nauen norbait
itxaropen batek itxaron ez nauelarik.

Norbait behar dut nere argi-izar gisa…

I am waiting for you patiently

in the heart of Europe

zure zain nago oraindik

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

3 erantzun 2011ko otsailaren 10a, osteguna… Batu gaitezen, arren, eta hitz egin, mintza, eta elkarri eskua eman -ri

  1. asier-k dio:

    Aizu barkatu, esan ahal izango zenidake zein den abesti honen titulua edo artista?

    Honako zeoze esaten du:

    Zure begirada batek bihotza bitan hausten dit hotzikara batez…
    ta eztakit nola jarraitzeun. Eskerrik asko

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s