OLENTZERORI ESKUTITZA
Olentzero maitea, Zer moduz zaude?
2010 pua ke desastre!
…34 urte ditut eta oraindik ere zugan sinesten dut. Sinesten dut maitasunean eta ontasunean, eta sinesten dut adiskidetasunean. Aurten ere idazten dizut, iaz bezala, eta iaz desio bakar bat eskatu nizun: Lagun berezi baten besarkada, baina ez nuen nire eskaria jaso, eta laguna ez nuen ikusi ere egin, soilik telefonoz agurtu. Ulertzen dut ez naizela haur bat jada, eta milaka haurren eskaerak entzun behar dituzula, eta ulertzen dut nire eskaera ezin konplitu izana.
Aurten desio berbera dut, eta gainera, esan behar dut nire lagunentzako opariak ditudala banatzeko gabon egunean, eta etor daitezela jasotzera, arren.
Oraingoan bigarren eskaera bat ere badut: 2010 urtea mutil berezi batekin hasi nuen urtarrilean maitasunez eta harekin bukatu nahiko nuke urtea, 2011 elkarrekin, bikote gisa, hasteko.
Lanpetuegi bazabiltza ulertuko dut eta gabon gau on bat opa dizut, dena ongi atera dadila, eta nere familia osoa eta lagun guztiak zoriontsu izan daitezela urte berrian… Euskal Herria independentea izan dadin denok elkar gaitezen…
Muxu zaparrada
Ainara
ahaleginduko naiz zure desioak betetzen! muxu handi handi bat!!!!
Milesker aunitz… ez naiz ume bat, baina ene bihotza azken boladan etsiturik sentitu dut…
eta ongi banatu opariak euskal umeen artean… gutxi dutenak kontuan hartu, besteek jadanik badute-eta gurasoen maitasuna eta opari-pila… muxu zaparrada…