2010eko abenduaren 8a, asteazkena… euria ari du nigan eta negarrez ari da zerua…

ESKERRIK ASKO, XABIER…
AINARA


Kaixo, Txekiatik
elur usain honetan eta hotzez dardarez …
haurraren negarra jaulki zait bat-batean
atzerri honetan,
Txekian…

izarren hautsa sentitu dut goitik behera
eta malko gazi bat beherago…

PROSINEC (ABENDUA)
Gristasunetik zuritasuna
elur-maluten gisa,
gristasunetik zuria leun
erortzen da
isil eta gozo
nire bisai zauritua ferekatzen
elur-maluta mutuak,
ez nau izutzen negu hurbilak
baina ene bihotzak min du
bere bakardadean,
ez daukanak ongi baitaki
edukitzea zein ona den
eta beti aurrera segitu behar
sinetsi arren
noizbait ezerezera eroriko naizela
sinetsi arren
noizbait hilko naizela…
…baina gidari argitsu poetiko laguna
zeru zabalean dago, ala?

Elurra mara-mara
eta ni isil-isil begira
karrikak zuri eta
sudur gorri
urdinez jantzi ditut zangoak
soseguz ibil nadin bidean
bihotz kolpe bakoitzeko urrats bat
eta beroki zuriz estali dut
ene bihotz gorria sentibera
Elurra mara-mara
eta ni maiteminez blai
oinak hotz
bihotza bero
ametsak bizi-bizi

Elurra mara-mara
dena zuritzen
eta
odola bor-bor
dena maitatzen…

MUXU ELURTSU GOXO BANA
Ainara

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s