2010eko abenduaren 1a, asteazkena… Mikel Laboa bihotzean, eta ni BERRIAn!

2010-12-01

Ainara Maia.

Brno

«Ikasleek euskara eta Euskal Herriarekiko interesa dute, baina gizarteak ez horrenbeste»

N. R.

«Ez zen nire helburua atzerrira joatea, baina biziak hona ekarri nau», dio Ainara Maia irundarrak. 2008ko maiatzean jaso zuen Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailetik Txekiako Brno hirian euskara irakurle gisa joateko eskaintza. Hasieran zalantza asko izan bazituen ere, eskaintza onartu, eta Euskal Herrian dena utzita abiatu zen Txekiar Errepublikara.

Euskal Filologia ikasi zuen, Gasteizko EHUko Letren Fakultatean, eta ordura arte Euskal Herrian bakarrik aritu zen euskara irakasle gisa lanean.

Hasiera ez zen oso erraza izan Txekian. Kulturarekin eta hizkuntzarekin moldatzea kostatu zitzaion, baina harrera ona egin zioten txekiarrek, eta gustura dabil orain. «Ez dira oso hiztunak, eta lotsati samarrak dira, baina abegitsuak». Eta denbora azkar igaro da, konturatu orduko hirugarren ikasturtea hasi du. «Pixkanaka ohitzen ari naiz, eta egunez egun beharren arabera hizkuntza ikasten».

Txekia ekialdeko Moravia eskualdeko Brno hirian ematen ditu euskara eskolak, Masaryk unibertsitatean. Hizkuntza erromanikoa ikasten duten ikasleek hautazko irakasgaiak dituzte euskara, euskal kultura, euskal literatura eta euskal zinema.

Eskaintza berria eta ezezaguna delako hautatzen omen dute euskara. Ikasle dezente ditu, gainera, Maiak. «Euskarazko oinarrizko mailan 15 ditut hiruhileko honetan, euskal kulturan 19, eta euskal literaturan 15», azaldu du.

Maiaren arabera, Txekiako gizartean, oro har, ez dago Euskal Herriarekiko interes handirik, «urrunegi dago». Hala ere, «ikasleek euskara eta Euskal Herriarekiko interes handia erakusten dute. Batzuek, gainera, izan dute bertatik bertara ezagutzeko aukera eta lagunak ere badituzte hor», gaineratu du.

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s