2010eko hazilaren 22a, astelehena, lehengusinaren urtebetetzea, horregatik ez noa lanera?

nire azken eskutitza nire bizitzako gizonik garrantzitsuenei…


MAITASUNEZKO JARIOA ETENIK GABE BIDE OSOAN

De Maya a Santesteban iba aquel tren y fluía el murmullo de los habitantes del Bidasoa…

 

Maitasuna dario bide osoari Iruneraino, Kantaurin itsasoratu arte, eta han sorburuko kantua beste kantu batzuekin nahasten da, etenik gabe tantaz tanta olatu gaziekin dantzan.

Horixe da ene bizitza ere: aita zenak Bidasoako maitasunaren kantua aditu zuen eta Irunen aurkitu zuen nere ama. Joxe MAYA onberak eta sentiberak beti irribarretsu nintzen bezalakoa maite ninduen sortzetik beretik, eta gauero ematen genion elkarri besarkada beroa, eguneko haserreak eta penak desagertzeko irribarre batez.

Duela zortzi urte zoriontsu izateko eskatu zidan, eta hori eskatu eta gero joan zitzaidan ondotik 2002ko azaroaren 21ean, nigan bere maitasuna utziz. Geroztik urtero oroitarazi dit bihotzeko hutsminak eta zeruko hilargiak badudala zeruan izar bat keinuka ari zaidana, badudala gutxienez bat oraindik eta gehiago maite nauena. Geroztik, azken zortzi urte hauetan, makina bat gauza gertatu zaizkit, eta erabat aldatu nautenak, gainera. Izan ere, ez bainuen uste nik benetan eta sakon maitemintzerik zegoenik, baina gertatu zitzaidan, eta beharbada oraindik gainditu gabeko aita zenaren hutsmin hura betetzeko agertu zitzaidan aingeru hori irribarretsu. Bere isiluneek, hitzek eta besarkadek aunitz lagundu zidaten sabai goxo hartan nahiz Euskal Herriko mendietan eta kostaldean, eta maitasunaren hazia erein zuen nigan betiko. Maitasun inkondizionalaren bidea erakutsi zidan eskutik heldurik, eta gero bat-batean askatu ninduen.

Hauxe izanen da ene azken eskutitza, eta publiko egitea erabaki dut, bihotzak hala eskatzen didalako eta hilargi betea hurbil dagoelako ere bai, agian. Azken hamarkada hau benetan iraultza pertsonal gisa bizitu izan dut barnean, eta bada garaia ixteko eta kapitulu berri bat idazten hasteko, beste hamarkada bati ekiteko, zoriontsu izateko aukera eman nahi diot neure buruari, neure bihotzari. Jakin badakit ni gabe biek ere zoriontsu direla eta horregatik maitasunezko jarioak etenik gabe segitu behar duelako, erran nahi diet adio biei. Nintzen bezala maite nindutelako nik ere aunitz maite ditut, eta nere bizitzako bi gizon garrantzitsuenei agur erran behar diet bizitzen segitzeko, berriro elkar ikusi arte zeruan, lurrean edo bi ur artean. Bien maitasunak nigan segituko du bizirik aitzina itsasorantz beste maitasun (kantu) batzuekin nahasteko prest.

Amaiurtik Doneztebera tren txikia zihoan garai batean eta Bidasoako biztanleen zurrumurruak ere segitzen du etenik gabe…


topa nigatik, eta nire bizitzako bi gizon garrantzitsuenengatik… topa, eta aio… ikusi arte… MAITE ZAITUZTET.

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s