2010eko urriaren 31a, igandea… amildegiaren ertzean…

2000-2010… hamar urteko etapa bukatu zait, eta isilpean nere gaitasunak garatzeko garaia hasi zait… AIO…aio…
eta barkatu, denbora guzti honetan jasan nauzuen guztioi…
baina hamar urte hauetan gauza FUERTE ETA SAKON asko gertatu zaizkit, besteen artean aita maitearen heriotza eta benetan lehen aldiz eta betiko maitemintzea… gauza asko, eta beharbada gehiegi aireratu ditut nire trapu intimoak (egunkarietan eta interneten)…
baina…
orain beste hamarkada isil eta berri baten hasieran nago… zerotik… isilpean berriro, “HIZKI MUTU HAU”…
beraz, aio eta onena opa dizuet denoi BIHOTZEZ
barnerako bidaia berri eta isil bati ekingo diot…

MAITAGARRIAK KONTATZEN

Hada maitagarri guztiek izen bana eta ezaugarri magiko bana dute, eta horrek egiten dute bakar. Koloretako gorputzak eta hegalak dituzte, eta fantasiazko munduren bateko erreginak dira, edo bestela, barnetik jauregiak diren zuhaitzak dauden baso liluragarrietakoak.

Nik hori dena badakit ikusi dudalako. Hada maitagarriak kontatu nahi nituen jakiteko zein zen euriaren maitagarria, zein beroarena, haizearena, egun eguzkitsuena edo lainotsuena, irribarreen egunena, haserreen egunena, eta horrela zerrenda nahi adina luzatu zait, kontuan harturik munduan dauden gauzak, zentzurik gabekoak nahiz zentzudunak.

Aurkitu nuen lehen maitagarria argiarena zen. Egiatan, nik ez dakit, ez nekien ezer maitagarriei buruz, bart, gau luzean galdu nintzen arte. Denbora luzean ibili nintzen, eta urrats bakoitzeko galduago sentitzen nintzen, begiak itxi eta ireki egiten nituen, goizaldeko hirurak zirela ere ohartzeke, eta galdurik sentitzen nintzen gau ilunean; baina, jakin gabe nola, zeruertzera iritsi nintzen. Inoiz ez nuen pentsatuko unibertsoan horren toki zehatzik egongo zenik!

Une batez, hanka bat lurrean nuen eta bestea zeruaren urdin sakonenean, eta erortzeko zorian egon nintzen. Hala ere, argi itsugarri handi bat ikusi nuen geldiarazi ninduena eta atzerantz bulkarazi. Behin lurrean, arrastaka munduaren ertzean paratu nituen eskuak, eta lehen aldiz maitagarri bat ikusi nuen. Munduko irudirik zoragarriena!

Orduan ulertu nuen zergatik guztiak behar zuen argia: haren bitartez ikusi behar delako guztia. Dauden distira guztiak hura estaltzeko sortuak ziren; horregatik batzuetan izar-usoak ikusten dira zeruko alde batetik bestera, beharbada norbaitek esan dielako non bizi den hada maitagarri hori.

Beti uste izan dut Eguzkiak egunez egiten zuela mundu-bira, eta gauez atseden hartzen zuela, izarrak lagun. Baina egia da guztietan maitagarririk politenak egiten duela goizean goizeko mundu-bira hori, punta batetik bestera.

 

Orduan, pixkanaka, loreak, animaliak eta pertsonak iratzartzen dira, oharkabean, beren presentzia bizi dezaten, bi maitalek betiko bata bestearen begiradan desio duten modu berean. Horrela, norbaitek zerurantz begiratzen duelarik, ez dago distraiturik, bere begien bila ari da.

Hada maitagarria ohartzen delarik norbaitek ikusi duela lotsaz gorritzen da, eta zerua gorritzen delarik, norbaitek ikusi duela esan ohi da. Niri goizaldean hada gorri horrek zer egiten nuen galdetu dit. Une horretan harri eta zur nengoen, mugiezinik. Eskua eman zidala sentitu nuen eta horren urruti ailegatzearen sari gisa mundua bere ondoan ikustera gonbidatu dit.

Bidaia horretan hada maitagarri aunitz ezagutu ditut. Lehenengoa, denboraren maitagarria izan zen. Argi-izpi baten gainean jartzea beti da etorkizunean sartzea, argiak aurrera egiten duen neurrian, etorkizuna ere aitzinatzen da. Historiako erloju guztiak izar horrek gidatu ditu! horrela bada, une batez beti aitzina egiten duen erloju itzel baten orratz baten zaldun izan naiz…

Mundua kolorez tindatzen duten hadak ere ezagutu ditut. Horiek eguna bururatzen zaizkien paisaia guztiak margotzen pasatzen dute. Hasierako denboretan, mundua oraindik ilunpean zegoenean, marraztu besterik ez zuten egiten, eta dena grisa zen, dena orain bezala, baina kolorerik gabe. Gizaldiaren lehen euri-eguna agertu zen arte! laino baten zulo batetik eguzki-errainu batekin batera ortzadarra ere atera zen.

Ordutik aurrera, koloreak lapurtu zizkioten hadek, eta hura imitatu besterik ez dute egin. Horregatik, egunen batean zuhaitz berde bat ikusiz gero, bat-batean gorritzen eta marroitzen dena, ez zaitez ardura: margotzen ari dira. Eta itsasoa urdinez mudatzen bada, zeruari zein urdin doakion hobekien begira ari dira ispilu handian.

Gure mundu-biran hats bakoitzeko aldatzen zen, eta ohartu nintzen nire maitagarria iluntzen zela aldiro, eta pixkanaka, argia galtzen ari zela mundua hada ilunez betetzen zen bitartean. Mendebaleko jauregira iritsi ginen, eta bertan Gauerdiko hada maitagarria bizi da. Egunero bezala, ilbeherak itxaroten zion besozabalik atseden har zezan. Nik ez nekien zer egin. Bat-batean, isiltasun sakonean murgildu nintzen, Musikaren hada maitagarria sar zedin! argiaren hada maitagarriaren bizitzari buruzko kantua bota zuen.

Unibertsoa sortu zenean, lehenik eta behin hadak sortu ziren forma emateko, eta segidan gainerako izaki guztiak. Hada mota guztiek izan zuten oinordekorik, eta belaunaldiz belaunaldi horrela, bizitzaren misterioa transmitituz. Hala ere, Argiaren hada maitagarria bakarrik eta bakarra sortu zen.

Hasieran, denek begiratzen zuten liluraturik haren edertasuna, eta zeruko geruza guztiak apurtzen zituzten elkarrekin hegan egiteko, urteak egiten zituzten egunsentiko zeruertz hori aurkitzeko eta elkarrekin hegan egiteko. Gorago hegan egiten hasi zen jende gehiago mires zezaten, bakarrik gelditzeko beldurrez, eta denborarekin asko etsi zuten nekaturik, eta gehienek ahaztu zuten, argitzeko besterik balio ez zuen argi hori soilik bilakatu zen arte.

Gauza bera errepikatu zen gauero, beti istorio hori entzuten, eta hada maitagarria gero eta tristeago jarri zen. Kantuak ez zuen ez hasierarik ez bukaerarik, eta azkenean Musika letrarik gabe gelditzen zen eta senez bere patuari buruz kantatzen zuen isil.

Biharamunean egunaren bidaia berriro hasi genuen, eta hegan egin bitartean ohartu nintzen hada maitagarriak errepikatu besterik ez zuela egiten bere bizitzaren istorioa. Istorio horren kontaketan luzatzen zen itsaso eta ozeanoan bere burua islaturik ikusten zuenean. Orduan baiesten zuen bere handitasuna, azalera guztia bere distirarekin hartzen baitzuen. Horregatik ez zuen inor aurkitzen, soilik bere burua ikusten baitzuen! eta bere argitasunaz betetzen zen, egunetik egunera txikiagotuz.

Esan ala ez esan nengoen, baina azkenean ausardiaz bete eta gau batean pentsatzen nuen guztia esan nion (maitemindu nintzela esan nionean bezala). Ez naiz oroitzen nola, baina aldiro gero eta gehiago argitzen joan zen, eta negar egiteari utzi gabe. Emozioz negar egiten zuela esan zidan, inoiz ez baitzuen mundua bere begiez beste ikusi. Lehen aldia zela nireetatik ikusten zuela eta berea ez zen argi bat ikusten ari zela.

Biharamunean hegaldiari ekin genion, eta unibertsoak dirdira handiena zuen momentua izan zen. Bukaerarik ez zuen mundu bat, nigan hasten da! besteez betetakoa, beste argiez beterik!

Gauerdia iristean, inoiz baino estuago besarkatu zuen, eta orduan ILARGIA BETEA izan zen.

Une horretan jakin nuen nire abentura bukatu zela, baina ezin nuen neuretzako gorde. Horregatik idazten dizut hemen. Horregatik banoa Lurraren zeruertz ezkutuen bila, hada maitagarri gehiagoren bila. Bakoitzari eskerrak emateko munduan dagoen magia guztiagatik eta bakoitzagatik, beti izan denagatik eta inoiz jakin izan ez dudanagatik. Orain badakit galdera guztiek erantzuna dutela, badagoelako hada bat zerura jaurtitzen ditugun pentsamenduak biltzen dituena eta gainerako hadei nahiz gure bizitzari bidaltzen dituena, deskubri ditzagun.

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s