2010eko urriaren 6a, asteazkena… ilbera…Idazle Eskola Urepelen izango da Xalbadorri eskainitako asteburuan parte hartzeko gonbita

Iaz izan zen estreineko aldiz Bergarako Idazle Eskola Urepelek herriko bertsolari kuttunari eskaintzen dion asteburuan. Lehen emanaldi harekin gustura geratu ziren bai antolatzaileak, bai bertara hurbildu zirenak eta baita Idazle Eskolako kideak ere. Asteburu eder hura errepikatzeko asmoz, aurten ere Urepeleko antolatzaileen gonbidapena onartu du Idazle Eskolak. Errezitaldia hilaren 9, larunbata arratsaldeko 19:30etan izango da Urepeleko eskolan. Emanaldian, nola ez, Xalbador bertsolaria izango dute ardatz. Bertsolari handiaren bihotzean aurkitzen ziren gaien inguruan jardungo dute: familia eta etxea, herria, hizkuntza, jainkoa, gogoeta… Gai hauetariko batzuei buruzko bertsoak Xalbador beraren ahotsean entzuteko aukera izango da, eta gainontzeko gaietara bertsolariak idatzitako olerkiak errezitatuz hurbilduko dira. Tartean, Idazle Eskolakoek sortutako testuak ere eskainiko dituzte. Idazle Eskolako emanaldiak emango dio hasiera asteburuko egitarauari. Ilunabar literarioaren ostean afari legea egingo dute bildutakoek. Biharamunean, hilaren 10ean mendi ibilaldia eta bertso bazkaria izango dute besteak beste.

2009an Xalbadorren Eguna Urepelen

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s