2010eko buruilaren 25a, larunbata… BAI, NAHI DUT

Ez dakit zergatik naizen poeta tuntun bat, eta ez gainerako neska inteligenteen gisakoa…. beti nahi izan dut nire adinako gainerako neskak bezalakoa izan, baina ni beti desberdin sentitu naiz (edo sentiarazi naute)… baina nik nire bihotz osoa eman nion mutil horri erabat maitemindu nintzelarik, eta orain ni ez naiz nire bihotzaren jabe… ezkongabea naiz, baina nire bihotza batena da eta horri erran nahiko nuke egunen batean BAI NAHI DUT… ezingo nuke bertze inori hori erran. Maitemindu nintzen arte nik ez nekien zer zen benetako maitasuna, ez nekien existitzen zenik ere, baina bai, bada….
baina ez; gaur nere anaia gazteak erranen du "bai, nahi dut" , ez nik…


Nere bihotzak zorionaren
arrastoa bilatzen du

udazkeneko orbel
nabarrean,

eta maitearen besarkada
soilik eskatu nion Olentzerori

neguan.

 

Bakardadean idazten duen

udaberriko poeta
maitemindu baten hitzak dira hauek:

maite duen kuttunari
idatzitakoak

eta denek irakurriko edo
entzungo duzuena,

nahi baduzue.

 

Beharbada

ez dakit zer den zoriona,

baina zoriona da ohartzea

denboraz eta espazioaz ez
jabetzea

pertsona horrekin
zaudelarik,

zoriona da munduak ez
axolarik izatea

maite duzun pertsonarekin
zaudelarik,

beharbada

zoriona da egoismoa,

baina hori da Zoriona: maitasun
mugagabea.

 

Nik hori dena sentitu dut
eta

ez dakit orain zoriontsu
naizen ala ez,

baina ongi nago,

eta berriro zoriontsu
izateko

ene bihotz
zaurituak aski du

zuek
irribarretsu eta maitasunezko hitzak elkartrukatzen irudikatzea

zoriontsu
izateko.

 

Ez naiz zoriontsu,
beharbada,

baina zoriontsu naiz

zoriontsu imaginatzen
zaituztedalako

eta orduan

nire argi eta maitasun
guztia zuengana bideratzen dut.

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s