2010eko buruilaren 23a, osteguna…. UDAZKEN ON!

UDAZKEN
ON
Udaren azkenetan
udaberriko nire beldurrez eta ametsez oroitu naiz:
udaberriak ikaratu
ninduen
maitearen begiak ez aurkitzean
eta beharbada
orduko itxaropenak

orain desagertuko zirelako.

Udaren azken honetan
ene bihotzeko
maitearen begi nabarrak ez ikustean
nire ametsak eta itxaropenak
bihotzean
udazken on nabar bat opa dizut:
Udazkenak irrikaz bete
nau
beharbada
oraingo itxaropenak eta gure maitasuna
udaberrirako
loratuko delako
eta fruituak eman…

Ainara Maia Urroz
2010eko
iraila



EGUZKI HOTZA DAGO, BAINA BEREHALAKO ZORIONA BADATOR!
Leihoa irekirik utzi dut:
maite zaitut, bai,
maite urdin!
Onena opa dizut
udazken nabar honetan
UDAZKEN ON!
Leihoa irekirik
maite zaitut, bai,
maite urdin
oihukatu dizut
isil
mutu,
gau bete honetan
lainoen arteko ilbetearen argitan.

Berehala datorkigu zoriona,
ez dut berririk,
ez on ez txar
eta leihoa irekirik
ene bihotz zaurituak
berri onen bat espero zaitu
uda berriak berri txar gehiegi ekarri baitizkit
eta bada garaia berri onerako!

Berehala dator zoriona ainararen hegaletan
UDAZKEN ON!

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s