2010eko buruilaren 19a,, igandea….

SENPERE, 2010eko irailak 18

Egun eder bat, oraingoan ere Karmeleren kontura

Irungo
merkatalgunean elkartu ginen goizeko 09:00etan, Tere, Itziar, Ainara, Euri,
Axun, Iban, Ione, Igotz, Garazi, Ekaitz, Montse eta Leire. Hizketaldi labur
baten ondoren, Idazle Eskolako karabanak Senpererako bidea hartu zuen. Ez
genuen berandu iritsi nahi Hatsako gure lagunekin eta Karmele gure
adiskidearekin genuen hitzordura. Baina Biriatun lagun batzuekin egin genuen
topo, beltzez jantzita eta metraileta eskuan egoten diren horiekin. Ainara eta
Itziar pasa; Tere eta Leire pasa; baita Axun eta Iban, zein Garazi Ekaitz eta
Montse zihoazen autoa ere. Ione eta Igotzena bai harria!

Atzerapen txiki
batekin, baina ongi iritsi ginen denok Senpereko Larraldea etxera. Bertan
zeuden Auxtin Zamora eta Aspaldikuko Juankar; eta haiekin Carmen. Azken honek
nahiago izan zuen gurekin denbora galtzea baino zuzenean Larraldeara joan eta
kafetxo bat hartuz itxarotea. Carmenek bai jakin! Senpereko etxetzar ederrera
azaldu ziren baita ere Uxoa eta Iker. Auxtinek eskainitako kafe goxoa hartu
ondoren, autoetan sartu eta Zugarramurdirantz abaitu ginen. Bidean paraje
ederrak, eta txakurrak autoetako gurpilak hozkatzen, eta larre behiak
enbarazuan, adar handi-handiekin. Eskerrak Axun eta Iban autoetatik atera eta
bidea temati oztopatzen zuten animaliatxo adardunak bazterreratu zituzten.

Horrela,
Zugarramurdi eta Etxalar artean geratzen den Ibanetako lepora iritsi ginen,
gure ibilaldiaren abiapuntura. Batzuk mendirako maia aproposekin, beste batzuk
bakeroekin, baten-baten gona jantzita eta xandaliak zeramatzanik ere bazen.
Montse, Karmeleren ama esaterako: hartu bastoia, jantzi xandalien azpitik
galtzerdiak eta benga! Maldan gora gehien errepikatu zen esaldia: “sinatuko
nuke nik 79 urterekin horrelako sasoia izateko”. Ibilaldi atsegina izan zen:
hankentzat xamurra eta begientzat zoragarria. Oztopo zenbait gainditu behar
izan genituen ordea: lokaztutako putzuak, eta batez ere, alanbre-sare edo
langak. Baina dotore igaro genituen denak, jantzietan urratu txikienik egin
gabe.

Azkenean iritsi
ginen Ibanetako Trikuharrira. Bertan egin genion omenaldi xumea Karmeleri. Trikuharria
inguratu eta norbere etxetik ekarritako harriak utzi genituen megalitoaren
barruan. Auxtinek Karmeleren irudiarekin eta poesia batekin osatutako koadro
zoragarria atera zuen sobre batetik. Harriekin batera, trikuharriaren barrenean
jarri zuen. Itsasoko maskor bat ere utzi genuen, Karmeleren izenarekin. Ondoren,
Itziarrek hitz batzuk irakurri zituen:“zeure zeuretako Karmele”. Xalbadorren
heriotza kantua abestu genuen gero, baina “Urepeleko artzaia” esan beharrean
“Aretxabaletako enara” kantatuz. Kantua amaitu ondoren, Axunek botatako
irrintziak urratu zuen Ibanetako isiltasuna. Zugarramurdiko sorginak esnatzeko
modukoa izan zen. Txalo egin genuen denok, hunkiturik. Esku emanda
giza-harrespila bat osatu genuen, gogoa Karmelerengan genuela. Isiltasuna. Pare
bat argazki, eta martxa berriro. Gusura, oso gustura, pentsatuz, Karmeleri
gustatuko zitzaiola. Ah! Eta atzera bidean abiatu aurretik, indarrak
berreskuratzeko Itziarrek egindako erroskila goxo-goxo batzuk jan genituen.
Superwoman!

Autoetara iritsi
eta batzuk etxe aldera joan ziren, Garazi, Ekaitz eta Montse hain zuzen;
gainontzekoak Larraldeara itzuli ginen. Eta han… sekulako bazkaria: xixa-hori
omeleta, indioilar bularkia barazki goxo-goxo batzuekin, eta gazta, eta sagar
tarta, eta pikuak, eta aranak, eta kafea, eta patxarana eta giro ona! Ederki
bazkaldu genuen, bai jauna!

Sabela majo beteta,
lau terdietan ekin genion errezitaldiari. Itziarrek ohi bezela txukun-txukun
antolatua zuen dena: Auxtinek hitz egin zuen lehendabizi, ondoren Terek Idazle
Eskola aurkeztuz, gero Itziar eta Ainarak Karmeleri buruzkoak aipatu zituzten,
eta jarraian Karmeleren testuak irakurri genituen txandaka-txandaka. Hiru ordu
eta laurdeneko emanaldia izan zen. Hunkigarria, baina polita. Amaieran Auxtinek
bere esker ona azaldu eta oparitxo bana eman zigun: fosil bat bakoitzari. Ez
hori bakarrik: etxerako bidea hartu aurretik kafea, garagardoa, fruta, muztioa,
freskagarriak eta opil goxo batzuk jarri zizkigun aukeran. Talde argazkia atera
eta martxa! Ah! Alde egin aurretik hurrengo hitzordua gogorarazi zuen Terek:
irailak 25ean, Iruñean Aspaldikuk antolatutako Nafarroako Poesiaren Biltzarra.
Ahal duenak edo nahi duenak badaki…

Atzo Senperen egon nintzen KARMELE IGARTUA BIHOTZEAN omeanaldi poetikoan, HatsaElkarteak IdazleEskolak eta Aspaldikuk batera egindako lagunarteko ekitaldi poetikoan… begi bat konjuntibisarekin banuen ere, hara joan nintzen, Karmelek deiturik. Bihotza mindurik, maitemindurik, baina atseginez egon nintzen lagunartean eta Karmeleren poemak irakurriz.
Zergatik ezin dut egon nire bizitza bera baino gehiago maite dudan mutilarekin? zergatik uko egin behar diot nire bihotzari? zergatik etsi behar dut bakarrik eta maitemindurik gelditzeari? zergatik ez dut erantzunik jasotzen nere maitasunezko eskutitzei? zergatik? galdera gehiegi erantzunik gabe, esan gabeko hitzak airean….

Ikaratzen nau udaberriak
beharbada bere baitan
esperantza dakarrelako
eta udazkenerako
desagertu delako…

Kukuak kantatu zuen eta isildu aspaldi… itxaropenaren arrautzak jarri zituen ainara honen habian, eta orain ez dakit zer egin…

Ausardiaz betetzen nau udazkenak
Sikiera bere baitan
I
Esperantza ernetuko balu
R… eta udaberrirako fruituak emateko gure maitasuna loratuko balitz!…

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s