http://paperekoa.berria.info/papera_inprimatu.php?htmla=BERRIA&urtea=y2010&hilabetea=m09&eguna=d20100905&orria=p00006005
Segi idazten…
Hori erran dit gaur goizean berean ikastolako aspaldiko lagun batek, Agustinek.
Nik irribarre egin diot, eta pentsatzen hasi naiz: zertarako
idatzi? Zergatik idazten dudan badakit, nire barnea husteko, nire
iritzia emateko; baina zertarako? Zertarako idatzi ditut
iritzi-artikuluak? Zertarako idatzi ditut maitasunezko eskutitzak?
Zertarako bidali dut aurten nere bizitzan lehenbiziko aldiz San Valentin
egunez postal bat Oiartzunera?
Irribarre egin diot Ainarita txikiari, eta oroitu naiz nere
lagun guztiez eta familiaz, baina batez ere duela ia bost urte 2005eko Hatsaren Poesia
eskuetan idazle eta poeta bat nintzela irribarretsu esan zidan Abbat
lagun poetaz oroitu naiz. Eta gero, idazten segitzeko animatu nauten
guztiez oroitu naiz.
Kaixo, Abbati eta maite nauzuen bakoitzari:
Zer moduz zaude? Ni oporretan, baina maitasuna edota
adiskidetasuna inoiz ez dagoenez oporretan, eskutitz hau igortzen dizut
nola zaudeten jakiteko. Pasa den Olentzerori opari bakar bat eskatu
nion: zure besarkada bat.
Ez dakit jaso duzun nire eskutitzik edota postalik atzerritik,
ez baitut erantzunik jaso, egunero begiratu badut ere postontzian.
Aberrian, berriz, zure ongietorri-besarkada espero nuen uda honetan. Zu
behar zaitut, adiskide! Badakit ez dizudala inoiz ezer eskatu, baina ni
beti egon naiz zure ondoan eta zure deiak hartu ditut… negar egiteko,
barre egiteko, hitz egiteko, edozertarako.
2010, pua ke desastre! nere bihotzak asko sufritu du eta
bakarrik sentitzen naiz… zure animoak behar ditut… ez dizut ezer
eskatzen, baina egizu zure bihotzak eskatzen dizuna, ez beste pertsona
batek.
Anaia ezkonduko zait irailaren 25ean Abbadiako eremuan, «nire
txoko gogokoenean», oroitzen? Ez dut bikotekiderik gabe joan nahi
anaiaren ezkontzara, baina hala beharko du, eta bihotza triste eduki
arren, irribarre dirdiratsua aterako dut… familiagatik!
Mundu honetan kontsolatzen nauen gauza bakarra da zure
maitasuna-adiskidetasuna dudala oraindik… ala? Inkondizionalki, ala?
Ez dakit zergatik ezagutu genuen elkar, baina hala behar zuen, eta
elkarrekin egongo gara beti nolabait ere… lagun berezi moduan.
Ikusi arte.
Muxu zaparrada.
Eta idazten segituko dut, seguru aski, norbait hunkituko baitut.
Eskerrik asko nire bihotzeko guztioi!
Ainara Maya Urrotz.
Olerkaria.