Atzerrian zure eskutitzaren bat espero nuen nire eskutitzen erantzun gisa. San Valentin egunean, aurten, postaltxo bat igorri nizun, nere bizitzan lehen aldiz, ez bainuen horrelako egun komertzial bat inoiz erabili, baina aurten benetan maitemindurik nengoen eta maite zintudalako igorri nizun. Ekainean ilusionaturik nengoen, zuk idatzi baitzenidan udan elkarrekin egonen ginela. Ekainaren 6rako Brnorako gonbita ere bidali nizun beste lagunei bezala, nere urtebetetzera etortzeko, baina ez zineten agertu.
Aberrian, jada, aireportuan ez zegoen ia inor nire zain, eta zure besarkada espero nuen ekainaren bukaeran. Zure deiaren zain egon naiz, eta egunero, gauero, orduero, segundoro, begiratu dut sakelako telefonoan. Egunero begiratu dut interneten zure mezuren baten esperantzan. Deus ere ez.
Eta orain, udaren azkenean zure hitz zikinak injustoki irakurri ditut, zergatik? nik zuretzako beti hitz politak izan ditut, onena nahi dudalako zuretzako, eta ni ez banaiz onena onartzen dut, baina nik uste “onegia” izan naizela zurekin, zuregatik dena eman dut. Onena ematen segituko dut Jane Eyrek bezala, pertsona bat barnekoak definitzen du, ez bular politak, ile horia, begi urdinak…. edukitzeagatik.
Maite ninduzun, maite zintudan. Maite zaitut… maite nauzu?
BARKATU zurekin maitemintzeagatik
SENTITZEN DUT mindu bazaitut
ESKERRIK ASKO nire bizitzan sartzeagatik
MAITE ZAITUT zaren bezalakoa….
Maitasunez, aunitz mindu nauzu, bihotzean zauri sakona, baina dena barkatzen dizut.
Muxu zaparrada
KPMZ
Ainara
Pd: zure argazki guztiak nere bihotzean ditut eta hemen jarri baditut, baimena bihotzak eman didalako …
AI AMA!
Oraindik amaren alaba naiz
eta alabaren ama izan nahiko nuke
(edo semearen ama)
…hau korapiloa dudana urdailean
hau herstura bihotzean
maitemindurik nagoela
bakarrik sentitzean.
Ai ama!
min dut, min larria
ene obulu maiteok
barkatu nire seme-alaba
izan nahi zenuten suizida horiek
maite dudan horren eta nire izenean
barkatu,
San Valentin egunean
isiltasuna soilik jaso bainuen bere aldetik,
eta duela ia bost urteko
ene maiteminaren hazia
handiagotzen joan ene bakardadean.
Eskerrik asko zure pazientziagatik,
azken 21 urteko hileko odol jario hauetan guztietan,
maite zaitut.
Laster izanen duzu bizitzeko abentura hau
gozatzeko eta sufritzeko aukera
ISILEZKO AMODIO URDINA
MARRA URDIN IKUSEZIN BAT
ZERU ETA (L)UR ARTEAN
ZURI KEINUKA
ZURI TXISTUKA
IRRIZ ETA NEGARREZ.