2010eko abuztuaren 22a, igandea… ZERUA EZ DA MUGA… goian bego Karmele lagun poeta

idazle eskola HATSA ELKARTEA 2010-09-18

KARMELE IGARTUA ENAREKIN HEGAN ETA AINARA HAU BEDEREN
POETIKOKI BILUZIK

Atsegin handiz
gonbidatzen zaitut 2010eko irailaren 18an, larunbatean, Senperera, egun pasa
poetiko bat denok elkarrekin egin dezagun, eta ENAREN ARTETIK KARMELE IGARTUA IKUSTEKO.

Egun horretan
nirekin nahi zaitut, eta nahi baduzu, lagunekin, familiarekin edo/eta amarekin etorri.

Zure erantzunaren
zain.

655742924

Laster arte, muxu
zaparrada

Kaixo,
atzo arratsaldeko zazpietan lurrartu nuen Loiun, Karmeleren hitzezko besarkadez inguraturik…
…milesker, Karmele Igartua, eskerrik asko zure hitz guztiengatik. Asko lagundu
didate distantzian zure hitzen besarkadek. Eta isiltasuna.
Uda joan da jadanik, enarek hegoalderako bidaia hasi baitute. Uste baino
lehenago. Aurten udazkena abuztuan etorri da oporretan eta biluztu
gaitu, biluztu zuhaitz berdeak orbela egitera utzi gabe….
…. berri onen bat nahi dut ene bihotzarentzat behingoz! nekaturik nago…


ZERUA EZ DA MUGA


eta maitasunak etengabe


segitzen du hegan


eta adiskidetasunak saltoka


segitzen du harritik harrira


oztopoz oztopo


eta elkartasunak


irrist egin du izotz grisaren gainean


hari ikusezin bat marraztuz.


ZERUA EZ DA MUGA


zure isiltasunean baitoaz


nire hitzok


eta elkar besarkatzen dugu


berriro ere distantzian


nire isiltasunean oroitzen baititut


zure hitzak:


"ainara ederra,


horixe opa dizut bihotzez,


gaur artekotik aurrerako bizitzan


besarkadia"


Karmele


06:05:54


2010-06-06

"Ezkondu iten naiz ta zoriontsu naiz". Hori idatzi zidan Abbat maiteak mobilez 2009ko maiatzean Euskal Herritik Txekiara. Eta ni negarrez lehertu nintzen duela urtebete. Baina benetan zoriontsu balitz, honako hau idatziko luke: "Zoriontsu naiz ta ezkondu iten naiz". Desberdina litzateke dena.

Ez dakit zergatik, baina aspaldiko partez atzo goizean Erromako oporren nire azken egunean Abbatekin amets egin nuen. Amets polita zen: denok ginen zoriontsu, bera, ni, eta inguruko lagun guztiak. Zergatik gertatzen da bakarrik ametsetan? elkar maite dugun guztiok zergatik ez izan zoriontsu? zergatik batzuk zoriontsu izateko beste batzuk ezin izan zoriontsu?

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s