2010eko abuztuaren 12a, osteguna… ESPERANTZARIK GABE ITXAROPENTSU

Jantzi nazazu
mantsoago, arren…

…presaka bainabil
biluzik!

 

Horretan nabil
aspaldian,
eranzten, janzten

ispiluaren
aurrean

leihoa itxirik

baina
pertsianak goraturik.

 

Ahazten,
itxaroten, joaten, etortzen…

bidaiatzen…

 

Errudunik ez
dago, ez, ene bihotzeko lagun…

…ni ez naiz
zu

eta zu ez
ni

baina gu
gara

eta bat egiten
dugu

behin eta
berriz banantzen

eta berriro

aurrez aurre
edozein momentutan

ezustean…

 

…maite
zaitut!

Zaren bezala
zarelako

eta zurekin
nengoelarik

eta zurekin
nagoelarik

eta zurekin
egonen naizelarik

zorionez eta
zoritxarrez

Ni naizena
naizelako.

 

 

…maite
zaitut!

Zugatik egin
duzunagatik

eta nigatik
egin duzunagatik

egiten ari
zarenagatik

eginen
duzunagatik.

 

…maite
zaitut!

Zuk aterarazi
duzun

zuk aterarazten
duzun

zuk aterako
duzun

nire
zatiagatik

zorionez… eta
zoritxarrez.

 

Ene bihotzeko lagun,

ene bihotzean zaudete denok,

baina ene bihotza batena da…

…ba al dakizu norena
den?

Ideia
erromantiko tuntun txolina ote?

Umekeria
heldugabea ote?

 

MAITE
ZAITUT

Barkatu,
sentitzen dut, milesker

Eman didazun
guztiagatik,

Ibaian betti
isuri den maitasun guztiagatik

Eta ibaian
gotti nekez mugitu den maitasun guztiagatik.

 

Ainara Maia
Urroz

2010eko
abuztua

 

 

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Books atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

6 erantzun 2010eko abuztuaren 12a, osteguna… ESPERANTZARIK GABE ITXAROPENTSU -ri

  1. Hura-k dio:

    aizu, kendu argazki hau hemendik derrepente, ez dizut baimenik eman hemen jartzeko!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

  2. ainara-k dio:

    bihotzez atera zait, ene bihotzeko lagun… barkatu…arren…maite zaitut…

  3. ainara-k dio:

    ez dakit nola kentzen den argazki bat, baina saiatuko naiz berriro… baina uste nuen argazki hau publiko zenuela, nik zure blogetik hartu nuen…. publiko jarri zenuena zu izan zinen, eta ondorioz, baimena nuela uste nuen nirean konpartitzeko…. Erromatik etorri berri naiz Francesca lagunaren etxetik eta hiri liluragarria da, postalak igorri dizkizut maitasunezko hitzekin!

  4. ainara-k dio:

    Astebete han pasa ondoren, maitasunezko hitzak espero nituen, eta gauza batzuk aldatu dira, nere hurbileko bi pertsona maitagarri hil dira eta bat Idazle Eskolako lagun min bat, Karmele Igartua.

  5. ainara-k dio:

    Berak, zuk bezala, animatzen ninduen nire maiteminean bere hitzen besarkadekin bakardadearen distantzian "ez dut ulertzen hasi eta bukatzen den denbora bat" heriotza bizitzaren beste etapa bat besterik ez dela, eta ez dela agurrik existitzen elkar ezagutzen eta maite duten bi pertsonen artean… beraz, ez adiorik eta ikusi arte!maitale baten isil oroimenaentzuten ez den hasperenagogoan isil dabilenaahaztean gelditzen dena…(Anje Duhalde)

  6. ainara-k dio:

    argazkia kendu dut, baina ez dut ulertzen zure eskaria…. zure blogean zegoen publiko, eta lagunak garenez baimena nuela uste nuen…. uste dut azalpen bat behar dudala zure aldetik, begietara begiratuz….. argazki asko atera ditut Erroman, ikusi nahi dituzu? laster arte, KPMZ!!!!!!!!!!!!!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s