Kaixo, zer moduz?
ni hementxe, Euskal Herrian, eta neure munduan: beti idazten, zuri, niri idazten. Bakarrik. Nekatu naiz zu nekatzeaz, nekatu internetez, zurekin egon nahi baitut begietara begiratuz hitz egiteko edo isilik egoteko. Idazten segituko dut, baina beharbada ez gehiago hemen, interneten; bihotzetik ateratako eskutitzak bidaliko dizkizut, zure erantzunik ez badut ere, zure bihotzeko erantzuna jaso arte. Maite zaitudalako.
Onartzen dut naizena, neska txoriburu ameslari, lotsati eta zurekin maitemindu bat. Onartzen dut zu maitatu arren, ezin dudala zurekin egon eta nere desiorik handiena zu zoriontsu izatea dela. Hori dena onartzen dut. Eta zuk hori onartzen ez baduzu, tampis pour toi! (zuretzat kalte!). Nik onartzen baitut zu zaren bezalakoa, a… horregatik maite zaitut. Zu ezagutu ahala, ni gehiago ezagutu naiz (besteak ezaguturik norbera ezagutzen baita). Zu ezagutu aitzin, zori ontsu nintzen, eta ezaguturik munduko emakumerik zoriontsuena… eta zu ezagutu ondoren, beharbada bakarrik egongo naiz beti eta ez naiz zoriontsu izango, baina gu biotako bat bederen zoriontsu izan dadila! hori da desio bakarra.
Muxu zaparrada, ene bihotzeko lagun
Ainara