AMATXI BITTORI
ARRASTIO
Atsegin handiz
gonbidatzen zaitut 2010eko uztailaren 18an, igandean, Oitzera, ene
aldeko meza
denok elkarrekin egin dezagun, eta ondorengo bazkarira Donamariara.
Egun horretan
nirekin nahi zaitut, eta etorri, arren, besarkatzeko gogoz eta irribarre
xume
bezain atsegin batekin.
Laster arte, muxu
zaparrada
AMATXI,
zuhaitz bat bezain zaharra.
Nigandik haratago
oihana.
Bertara joan naiz,
zein ederra oihanean egotea!
milaka urteko zuhaitzak
hosto berde berriekin babesten,
eta txoriak kantuan euren kumeak bazkatzen.
Luzaro egon naiteke hemen
zuhaiztian badelako
antzinako arbola bat
eta zuhaitzetan dilindan
hostoz hosto
zure hitzak eta historia
nire isiltasuna eta etorkizuna
elkarrekin dantzan.
Nigandik honatago
zu.
Bertara joan naiz,
zein ederra zugan egotea!
93 urteko istorioak
laztan berriekin besarkatzen
eta nire bihotzeko taupadek
gure maitasuna kantatzen.
Luzaro egon nintekeen zure ondoan han
historian badelako
emakume gogor bat
eta historiatik dilindan
laztanez laztan
zure historia eta hitzak
nire etorkizuna eta isiltasuna
batera dantzan.
—
olerkari ameslaria
Zeruak eta lurrak
egin zituena
memoria argitzera
atoz guregana
esperantza badaukat
zerorrek emana
kunplituko dedala
desio dedana.
Markesaren biloba
penaz isildua
Mmaitasunez
beterik
enamoratua
amatxi Bittori da
nere eredua
indartsu ta
langile
bizi izandua.
Historia
luzea
beti
Malerrekan
donamariko
alaba
sortua
mendian
gazte
familian
hemezortzi
urtetan
oitzen
ezkondu eta
senarra
ondean
Etxeko
lan gogorrak
ingurun
sagarrak
hamabi
haur edukiz
zainduz
ere zaharrak.
ni
urrutira etorriz
ez halabeharrak
bi urte hauetako
nere min eta
negarrak.
Haren hitz
jarioak
ixtori goxoak
gaur ene
bihotzari
indar oparoak
nire isiltasunak
zorion geroak
gerezi urdinaren
sekretu gozoak.
Seme-alabetatik
hainbertze
biloba
munduan
ez alferrik
hil
ahala jaio da.
famili handiaren
maitatze denbora
bizi sekretuakin
haziz joango da.