2010eko uztailaren 15a, osteguna… berri onen bat nahi dut ene bihotzarentzat

Kaixo, zer moduz?

ongi, espero dut, eta milesker …


GORRI-GORRI NAGO:
pasioz gainezka
gorrotoz
jantzi dira karrikak


lotsaz, isiltasunaz, zarataz
haserreaz,
tristuraz, euforiaz

bestaz eta gerra-oihartzunaz

konponbide aldarrikapenaz hitz egiten
diot bihotz gorriari

dardarati
beti maiteminez…


Maitasun-eskutitzak,
San Valentin eguneko postaltxoa, olerkiak…

zertarako?

nik bidali bai, baina jaso?
erantzunik
gabeko eskutitzak.



BERGARAKO IDAZLEAK
Kukua,
katua, ostruka, flamenkoa,


ardia, hegazterrena, azeria,
arranoa,
izurdea,izokina,


eta bertze horrenbertze eta
animalia gehiago

idaztea amets

ametsa errealitatea
errealitatea
irudimen

eta bakoitzak bere ahotsa

eta isiltasuna tarteko
sinfonia
harmonikoa.



Maitasun-eskutitzak, San Valentin
eguneko postaltxoa, olerkiak…

zertarako?
nik bidali bai, baina jaso?

erantzunik gabeko eskutitzak, zertarako?
maite
zaitudalako

eskutitz bat idatziko dut norbaitek erantzun dezan.

Milesker guztiagatik
besarkada bat eta muxu zaparrada
maite zaitut, as..
uda on
Ainara

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s