2010eko uztailaren 14a, asteazkena… POBRE DE MI

GAIXOA NI…
sanfermin badoa eta ni hemen gelditzen naiz, ene bihotz sentibera honekin, munduari bost nik sufritzea… ez bainaiz sufritzen duen bakarra eta biraka segitzen du, eta ni bizi naiz… maitemindurik.
Ene bihotzeko maite kuttun hori, isilik zauden maite hori… ene bizitzan sartu eta atera ibili zara, baina erremediorik gabe ene bihotzean zaude betiko, ene maitea… zuk edota nik nahi ala ez, hala da…MAITE ZAITUT INKONDIZIONALKI, BALDINTZARIK GABE, asier….

eta esperantzaz kargaturik bihotza uda honetan… zure besoetan egotea, asier…

DENBORAK ETA ESPAZIOAK
Ez dute ahaztarazten
ez dute zauria sendatzen

Denboraz eta espazioaz haratago
maitasuna baitago
gure arteko maitasuna
ez baita ezkontza-kontratu batekin hasten eta bukatzen
gure arteko maitasuna
ez baita bik sinatutako paper bat.

Denborak eta espazioak
elkarrekin oroitzen gaitu,
elkarrekin gaudela oroitarazten dit
zurekin egondako toki guztietan
berriro ere egoterakoan…

Zer ote da maitasun inkondizionala, Abbat? ba al dakizu zer den adiskidetasuna eta maitasuna? jakingo bazenu, maite zaitugunok maitatuko gintuzun…  gure arteko adiskidetasunari kondizioak edo baldintzak jarri dizkiozu bikotekidea (eta ez maitasuna) duzunetik, eta horrek min handia ematen du; nik autokritika egin dut eta zuk? Olentzerori zure besarkada eskatu nion eta neska ona izan naizenez (beharbada "onegia"… dena maitasunez eta bihotzez eman baitizuet) esperantzaz kargaturik dut ene bihotza uda honetan… bai baitakit gabonetan Olentzero oso lanpeturik ibili zela…

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s