2010eko uztailaren 12a, astelehen…on… isilezko maitasuna

Kaixo, zer moduz asteburua?

ni zorioneko naiz dudan familiagatik eta bihotzeko lagun guztiengatik… bai…
baina gogorra da maitemindurik egotea eta zorion ia bete hau, bihotzeko poz handi hau, inorekin ez konpartitzea, ezta nire familiarekin (amarekin…..) ere… ezin diot erran ezta amari ere nor maite dudan inkondizionalki, nor maite dudan bertze inor baino gehiago, ezin erran zein dudan bihotzeko toki pribilegiatuenean… eta ezin aurkeztu mutil hori ene ama maiteari… zergatik?

maite zaitut erranen dizut bertze behin, ene maitea…

garai batean maiteminduak herriko ikuztegietan edo labanderiatan elkar ikusten zuten isilean publikoki… begirada konplizeak… agur-hitz xumeak "kaixo" "egunon, zer moduz?"…

Ainara Maya
Urroz

orri zaharkituen artean
zure
begirada aurkitu nahi dut.


XUXURLAKA
ARI DEN OLERKARIARI

Isilik nago barneanGehiago ikusi
kanpoan itsaso barea
eta hitzak
etortzen zaizkit belarrira.

… Gehiago ikusi
Ahoa itxirik
irekirik
ene bihotza

eta hitzak zorabiatzen buruan.

Idatzirik dagoena
aztergai

eta mintzatzen ari dena
entzungai.

Xuxurlaka ari
zait ene odola,

isil.


xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s