2010eko maiatzaren, lorailaren azkena

Egunon, zer moduz?

Goizaldeko ordu HAUETAN TXORIAK KANTUAN ARI DIRA eta iratzarri naiz bat-batean, amesgaizto batetik, txikitan bezala ikaraturik, eta ez nuen nor besarkatu; manta hartu dut, eta zuri idatzi dizut, asier, barka, eta besteoi (irakurtzen nauzuenoi)

Eta oroitu naiz azken bi urte hauetan bihotza bortizki kolpatu didatela, aunitz sufritu dut, eta zorionez pertsona onekin topatu BANAIZ ERE, ASKO sufRiTU DUT!

Ez dakit hobeki nagoen, baina bai, hobeki egon nahi dut merezi
dudalako… iazko udan asko mindu baitzidaten, arrazoirik gabe, baina aurten ez!
Bi urte hauetan
negar asko egin dut eta ez dakit hona etortzeko erabakia bihotza
mindurik eta kolpaturik ideia ona izan zen, baina ez dut damutu nahi.
Hegalak astinduko ditut beste behin minbera, neure habia egin nahi
baitut.
Eta zergatik ez? noizbait izan ez zena izango da beharbada,
orain dagoelako ene bihotzean. Noizbait izan ez zena  ezin da bukatu ez
baitzen hasi. Noizbait itzuliko naiz, laster baino lehenago, ainara bere
habira bezala udan, eta berdina ez naizelako, izango gara berak. Orain
ainara honetan dagoelako, zaudelako. Noizbait izan ez zena ez bada, onartuko dut.
Baina beretzat, zuretzat, kalte! nik baino hobe ez baitu maitatuko, masajeak
emango. Nik bezala ez baitio inork maitatuko, inkondizionalki, edozer
gertatuta ere bera gabe edo berekin egongo naizena. Noizbait (ez) zena
ez bada, onartuko dut, baina beretzat kalte!

Milesker (ez)
idazteagatik, baina

ZORIONAK ZURI
NIRE URTEBETETZEAN


ZORATZEKO ZORION
NI ZU
NAIZENEAN
ZU NI ZARA
ETA HIRU GEHI LAU
ZAZPI
EZ,
ETA BAT DENEAN.
EDO HOGEITA HAMALAU!

ZORATZEKO
ZORION
ZU NI ZARENEAN
NI ZU NAIZ
ETA
ZAURITURIK
ZORITURIK
ZORATURIK
PATURANTZ
GOAZ
BETI AITZINA!

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

2010eko maiatzaren, lorailaren azkena -ri erantzun bat

  1. ainara-k dio:

    ORDENADOREA HILZORIAN DUT!!! ETA NERE BIHOTZA AHUL

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s