2010eko maiatzaren 29a, larunbata, ATZO Brnoko elizen gaua eta GAUR ajea

BEGIRADARIK GABEKO IRRIBARREA

Gogorra izanen da etortzea,
baina gogorragoa joatea

Gogorra izanen da joatea,
baina gogorragoa itzultzea

Gogorra izanen da olerkiak idaztea,
baina gogorragoa idatzi gabe egotea

Gogorra izanen da  bakarrik bizitzea,
baina gogorragoa zu ezagutu ondoren zu gabe bizitzea

Irribarre bat tristea baita
begiradarik gabe

Azken olerkia idatzi nahi nizun aspaldi,
Baina geroztik hamaikatxo idatzi ditut
Baina nik ez nuen nahi idatzi
Agian ez zaitut maite, baina beharbada bai
Ta ez dakit zergatik!

Senperera agertu zen behin zure irribarrea,
Alajainkoa!
Nire begiradarekin topo egin zuen,
Ta geroztik ez naiz lehengoa,
Ez naiz berdina, baina ainara bera naiz
Sorgindu zintudan
Ta zurekin ezagutu nuen maitasuna, zorionez eta zoritxarrez,
Eta begiradaren irribarrearekin
Baita irribarrearen begiradarekin ere
Amodiominez idatzi dizut
Naturaltasunez, herabe, lotsati maite zaitut errateko

(ulertzen didazu?)

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s