2010eko apirilaren 25a, igandea… GERNIKAren bezpera….

HITZAK ETA GORPUTZAK
Inoiz ez naiz hiztun izan
eta ez da inoiz
inoren gustuko izan

neska lotsati eta mutu hau, ala? horregatik egon naiz bakarrik?
behin batek
ONartu ninduen

nintzen bezalakoa
eta horregatik
maitemindu nintzen betiko.

Eta orain(dik) mutu (maitemindurik)
baina letradun
bila
nabil, sinesten dut

MAITE DUT (ez) dezakedana,
baina (eta) bila nabilena da bilatzen
dudana,

hori sinesten dut
AGURRARI ETA ABIATZEARI BURUZKO
LITERATUR
ZATI HAU

zuretzat, ene maite…
…zure zain nago…



GERNIKA

luma7_44
altavoz

Zerua urdin dago
eguzkia dirdiraka
eta gu plazara atera
ortzadarra
ikusteko.

Zerua urdin dago gaur
baina koloretako ortzadarrik ez guri
irribarretsu.

Zerua urdin dago
igande eguzkitsu honetan
negar tanta batek
irrist egin dit masailean behera,
baina ez dakit zergatik
biharamunaren
iragarle, agian?

Zerua urdin argiz jantzi da gaur
baina gautuko edo ilunduko du,
eta
biharamuneko euriak
seguru etzi
ortzadarra marraztuko duela
zeru
grisean.

« Hitz batzuk hiztegietan daude, baina
ez dira ia bilatzen,
maite
ditugu.
egun batzuk urteetan daude, baina ez dira
ia antzematen,
oroitzen
ditugu. »

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s