2010eko apirilaren 19a, astelehena… AUGENBLICKE

Kaixo, ene maitea… begi kliska batez urrundik erranen dizut zu zarela ene bizitzaren eguzkiaren distira. Zuregatiko maitasunagatik borrokatuko dut uda honetan. Zin egiten dut oraingoan, lur hau zapaltzen dudan gisa berean, zuregatik dena, ene bizia, emanen dudala, gaueko izarrak lagun

ZER MODUZ?

Gaur goizean, zerua urdin ikusten dut eta pentsatzen
mundua zoragarria dela.
ZER MODUZ? galdetzen dizut
MAITE ZAITUT erran diezazudan.

Adiskidetasunaz eta maitasunaz deus ere ez dakien asko
ezkontzen da edo bikotekidea du,
eta zoriontsu dira maitasunik gabe.

Nik ez dut bikotekiderik,
baina badakit maitasunaz eta adiskidetasunaz,
eta gure seme-alabei
gure arteko hasierarik eta amaierarik gabeko
maitasun-istorioa kontatu nahi diet gauero:
Ene bizitzan aurreko eta ondorengo bat dago
zu ezagutu zintudan egun urdina da zero urtea.
Ene bizitza hori kontatu nahi diet gauero
gure seme-alabei.

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s