HATSAREN OLERKI BUSTIAK 2010
SNEZENKA… LLUVIA DORADA… MALKO ZURIAK….
Bihotz-begiz
gaurko egun bustiak olerki busti bat ekarri dit
gazia.
Bota eta birziklatu aitzin
irakurri bihotzez, arren.
Nekaturik nago sentitzeaz,
baina hala ere
olerkiak idazten ditut
tantaka, uholdeka
hitz zaparradaz.
Nekaturik nago amesteaz,
baina hala ere
goizero jaikitzen naiz
gauero oheratzen
isilik, lehor
batzuetan bustirik gazi.
Gaurko egun bustiak olerki busti bat ekarri dit
gazia.
Bota dut eta irakurriko duzu bihotzez
kai zaharreko ilunabar hartan
paseatu genuela elkarrekin
kresala usaintzen
gure ezkon gaua izanen balitz bezala
malekoian
malko zuritan.
Gaurko egun bustiak olerki busti hau ekarri dit,
elurpeko lore zuri eta txikiaren gisa
loratu nahirik
malko zuriak erori zaizkio zuhaitzari
urrezko euri hura gogoan.
SNEZENKA… LLUVIA DORADA… MALKO ZURIAK….
Bihotz-begiz
gaurko egun bustiak olerki busti bat ekarri dit
gazia.
Bota eta birziklatu aitzin
irakurri bihotzez, arren.
Nekaturik nago sentitzeaz,
baina hala ere
olerkiak idazten ditut
tantaka, uholdeka
hitz zaparradaz.
Nekaturik nago amesteaz,
baina hala ere
goizero jaikitzen naiz
gauero oheratzen
isilik, lehor
batzuetan bustirik gazi.
Gaurko egun bustiak olerki busti bat ekarri dit
gazia.
Bota dut eta irakurriko duzu bihotzez
kai zaharreko ilunabar hartan
paseatu genuela elkarrekin
kresala usaintzen
gure ezkon gaua izanen balitz bezala
malekoian
malko zuritan.
Gaurko egun bustiak olerki busti hau ekarri dit,
elurpeko lore zuri eta txikiaren gisa
loratu nahirik
malko zuriak erori zaizkio zuhaitzari
urrezko euri hura gogoan.
Ainara Maia Urroz
Amodioa zoin den zoroa
mundu guziak badaki!
nik maiteño bat izaki eta
bertze batek eramaki
jainko maiteak gerta dezala
enekin baino hobeki…
Azken bestetan egin nituen
izarraren ezagutzak!
denen artetik ageri ziren
haren begi urdin-beltzak
irri polit bat egin zerautan
piztu zauztan esperantzak…
Geroztik ere mintzatu gira
eia maite ninduenentz!
harek ni eta baietz erranik
pentsa kontentu nintzenez
ez nuen uste haren agintzak
betea zela gezurrez.
Orain bihotza urtua daukat
orean atzo gatza bezala
izar onaren argia nuen
izigarriko itzala
ohoin tzar batek hartu daut eta
NOLA NAITEKE KONTSOLA?