OROIT NAZAZU, ARREN, AUNITZ MAITE ZAITUEN BATEN GISA, biziari TXISTUka…

MAITASUNAK EZ BAITU KONPROMISORIK EZAGUTZEN.
zorioneko naiz nire zoritxarrean, zorigaitzeko ene zorion-une ttipietan… hasi gabeko bikote-harreman honek iraunen duela sentitzen dut ene barnean.
Eta nik, orduan, zure oroimenean eta bihotzean bizitzeko arrazoi indartsu bat izanen dut…

BETILEAK URDINEZ MARGOTU DITUT
2010-03-23

Goizean
zuri
ikusi dut bisaia,
zuri-marroi-beltz
begiak
eta orduan
urdinez
margotu
ene betileak
leihoaren
marko zuritik haratago
urdin ikusi
dut
eta
irribarre
egin.

Zorioneko naiz
leiho urdin horretan
zuri
ezki bat
irudikatu dizudalarik
zorioneko nire
zoritxarre…an
zorigaitzeko
nire
zorion-une ttipietan
hasi gabeko
harreman hura
ez dela inoiz
bukatuko
sentitzen baitut.

Zorioneko naiz
leiho urdin horretan
zuri
Txekiako
sinbolo
den zuhaitza margotzean
bihotz
itxurako hosto berde asko
ernalduko baitira udaberri honetan.

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s