2010eko martxoaren 20a, larunbata… UDABERRIA!

Kaixo, zer moduz? egunon, udaberrion….
ni animoz gora egiteko asmoarekin… maitemindurik oraindik eta beti.
Atzo lagun batek erran zidan ea banuen planik udarako, eta nik ezetz… inoiz ez dut planik egiten… baina beharbada aurten planen bat eginen dut. Beharbada bakarrik bidaiatuko dut motxila bizkarrean, transiberianoa edo orientexpressa hartu eta aire! halere, bakarrik bidaiatzeak ere beldur pixkat ematen dit… ez dakit…
Beharbada, pentsatu dut, beti nahi izan dudala Donejakue edo Santiago bidea egin, eta beharbada aurten da garaia… abuztuan-edo: bidailagun bat eta bizikleta bat lortzen badut, kostako bidea egin nahiko nuke… animatzen zara? baduzu niretzako bizikletarik? ez badut bidailagunik topatzen, pentsatu dut bakarrik egitea bide hori oinez frantses bidea (barneko bidea) edo KOSTALDEKO TRENA hartuz kostako bidea egitea… zer iruditzen zaizu?
Pentsatuko dut zerbait… trenaren ideiak erakartzen dit… pentsatuko dut. Ideiak onartzen ditut, bidelagun maite hori…

BIZI GAITEZEN ASMO ONEKO BIHOTZ SENTIBEROK
maitasunez mila muxu zuri
Ainara

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s