ez dut gehiago amodio minez bizi nahi, ez dut bizi nahi horrela- Ez ez dut nahi (Benito Lertxundi)

Kaixo, egunon…
oraingoan Julen Lekuonaren kantu bat oroitaraztera nator…abusu eta biolentzia polizialaren biktima guztiei nire elkartasuna…
aitorpen instituzionala jaso ez duten biktima horiei mila muxu…
justiziaren bostekoa jaso ez dutenei, ez dugunoi… mundua ez da justua eta nire ametsak ez dira bete oraindik, nire bihotza zauriturik dago, eta maitemindurik bakarrik, amodiozko (amodiominezko) olerki xumeak idazten ditut nik. Nere bihotzak ez du kontsolamendurik, baina amodiorik ez duenak ez du minik bihotzean…

http://www.youtube.com/watch?v=q3cmT6yrNDM

Toki guztietan ikusten ditut azken boladan margoturik, irudikaturik bihotzak… maitemindurik nago… esperantzarik gabe…

Amodioa gauza tristea, bihotzen higatzailea,
guziz enea bezala bada esperantzarik gabea.
Gizonarentzat hau baino malur handiagorik badea?
Ikusten eta ezin eskura maitatzen duen lorea!…
Hunela bizi baino aunitzez hobe litaike hiltzea!

O, Jainko ona, zendako bada, egin nauzu hoin maluros,
begien bixtan izar eder bat ezarri dautazulakotz,
ikus orduko maite nuena nik ditutan indar oroz?
Harek ordainez ez du enetzat ez begi eta ez bihotz…
Nehoiz ikusi izan ez banu hobeko nuen ondikotz!

Oi, ene maite ezin ukana, zoin zaren xarmegarria!
Maite dut zure begitartea, maite zure boz eztia,
halaber zure irri gozoa, zure izaite guzia;
zuretzat baizik ez dut begirik, zare ene iguzkia,
gau eta egun zuri pentsatzen deramat ene bizia.

Martxoko hormak galduko zuen lore pollit goiztiarra,
ta eihartzerat bortxatua den aizeak hautsi abarra;
ene bihotza ez ditaikea gauza horier konpara?
Nehoiz enea ez da izanen maitatzen dutan izarra,
hortaz oroituz maiz etortzen zaut nigarra begietara.

Aitortzen dautzut, ene maitea, goiz aski banakiela
etzintaizkela enea izan, bertze batentzat zinela;
bainan halere maitatu zaitut, ez bainezaken bertzela;
ene bihotza, bizi naizeno, izanen zaizu filela,
zuretzat bizi ez banitaike, zuretzat hil nadiela!

 (Xalbador)

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Music atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s