2010eko martxoaren 13a, larunbata, mimoak eta laztanak behar ditut- MIKEL LABOA: Lili bat

Gaixorik nago… herenegun ez nuen eskolarik eman, eta euskara-ikasle txekiarrei libre eman nien… gaur hobeki nago, baina etxean neuretzako denbora hartu dut, ahul bainago, mimo faltan…
Lagun baten narrazioak irakurtzen pasa dut arratsaldea, eta zer pentsarazi egin dit:

zure hitzak behar ditut, zure mimoak, zure maitasuna… harrapaturik nago, eta kostatzen ari zait bihotz zauritu hau berritzen…. libre izaten. Maite dut esperantzarik gabe, ITXAROPENTSU. Eta erabaki dut gehiago ez sufritzea, erabaki dut zoriontsu izan behar dudala. Emakumea naiz, eta gaurtik nire bizitzaren protagonismoa hartu dut, neure burua maitatzen hasi naiz kafe bero batekin, ontza bat txokolatearekin, mugarik gabeko emakume izaten. Zoriontsu izateko konpromisoa hartu dut… ez didate min eginen gehiago, zoriontsu izateko konpromisoa hartu dut, egunero irribarre honi eusten, neure ondoan nahi dudana aukeratuz, eta ez bada inor agertzen, neure bidean segitzeko beldurrik ez izaten.
Eta norbait agertuko balitz (bazina), benetako laguna izan dadila, osagarria eta adiskidea… beti hemen dagoena, nire konplize eta besarkada. Entzun nazala eta begiratu, maita nazala eta maitatzen utzi. Eta oroit dadila nitaz, ni noizbait ahazten banaiz.

Ulertu duzu? nik bai…
asteburuon…
KPMZ

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Musika atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s