aterpe xamur hortan lo hartu nahi dut nik- Seaska kanta (Xabier Lete)

 Amaren bularra
haurraren janari,
haurraren negarra
beti hunkigarri;
baratz honen erdian
goseak nago ni,
zure bular laztanen
antsiz ta egarriz.

Zure bular politak
zerrien jostailu,
edertasunak kontuz
gorderik behar du;
zaude isilik, haurra!
ez egin negarrik,
munduak ez du-eta
malkoen beharrik.

Haunditzen zeranean
ikusiko duzu
isilik egoteak
zenbat balio dun;
jarrai zure bidetik,
hobe da horrela,
gauza denen gainetik,
haizea bezala.

Amaren bularra
haurraren janari,
aterpe samur hontan
lo hartu nahi dut nik.

YouTube – Seaska kanta (Xabier Lete)
 

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Música atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s