atzo, BEHIN… – Bylo nebylo Radůza

BEHIN BATEAN (Norbaiti norbaitek idatzitako olerkia)

Ez zen izan zen eta ez da
dena joan da, nitaz ahantzi zara
zerbait aldatzearen ideia
ergela da
dakidan guztia eta egiten ez dudana
baina koloretako paretetan
klariona zuriz idazten dut
zure izena
zuk bakarrik baitakizu zer esan duen horrek,
belaunikaturik, ahul nago,
zuk bakarrik dakizu zer esan nahi duen horrek,
zuk bakarrik dakizu nor naizen, ilargi berri honetan
lau pareta hutsen artean kantu bat soilik utzi zenidan
inoiz baino gehiago maite zaitut
ez dut errurik
lasa nago, beharbada ez zaizu gustatuko nik maitasunez mintzatzea
baina bertze edozein emakumek hitz egiten du maitasunaz
eta zu neure zerua zara
zuk bakarrik baitakizu zer esan nahi duen horrek,
belaunikaturik, ahul nago
zuk bakarrik baitakizu zer esan nahi duen horrek,
zuk bakarrik dakizu nor naizen
lau pareta hutsen artean zure kantua soilik utzi zenidan
emakume honen kantua,
eta inoiz baino maiteminduago nago
koloretako paretetan klariona zuriz idazten segitzen dut
zure izena, munduko bazter guztietan
zurea bakarrik
zuk bakarrik baitakizu zer esan duen horrek.

olerkari ameslaria

YouTube – Bylo nebylo Radůza
 

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s