Lanagatik bizi naiz… nere lana gustuko dut, baina ez dut bizitza pribaturik, ez bada idazten ari naizen nobela… eta ostiralak orain ez zaizkit gustatzen (lehen bai, banuenean nork ni maite) eta astebururik ez egotea da nere desira… bo, txorakeriak esaten ditu nere bihotzak, ala?
eta Xalbador poeta eta bertsolariaren bertso-sorta baten azken bertsoa datorkit burura:
etzintaizkela enea izan bertze batentzat zinela
baina hala ere maitatu zaitut ez bainezake bertzela
ene bihotza bizi naizeno izanen zaizu fidela
zuretzat bizi ez banitaike ZURETZAT HIL NADIELA!
Eta "Harryk Sally aurkitu" ninduenean, bakarrik nengoen, eta hura neska batekin zegoen, bere bikotekidea izango ote zen? uste dut baietz…beharbada sekula agertu izan ez balitz nere bizitzan, hobe… zoriontsu izango nintzateke… orain ez dut bizitzeko arrazoirik…
eta Bilintx poeta eta bertsolariaren bertso ezaguna datorkit burura:
Triste bizi naiz eta
HILKO BANINTZ HOBE
badaukat bihotzean
hainbat atsekabe
maite bat maitatzen det
baina haren jabe
sekulan izateko
esperantzik gabe.
Ene bihotzak min du bai, eta asko maite du esperantzarik gabe… eta bizitzen segi BEHAR dut, nere lanagatik bada ere… eta olerkiak idazten segituko dut, inori ez bazaio inportik ere nere sentimendurik:
2010-02-26
Brnoko ilbetea hurbil
Norberari zoritxarra gertatu arren,
munduak aitzina segitzen du GELDITU GABE
norberari bizitzako zorigaitza geratuz gero
edo bizitzak gogor kolpatuz gero bihotza
mundua ez da gelditzen
munduari bost axola
eta ez da justua!
Goizero ateratzen da eguzkia
eta gauero ilargia,
eta nik bihotzean ziztada goizero
gauero negarra.
Ilbete oro maitearen irribarrea ikusten dut
zuri-zuri, ilargi amandre ernaldua,
sabel puztua.
ETA ARRATSA HELDU DA IZARAPEAN
GELDITU GABE GAUA AURRERANTZ DOA…