2010eko otsailaren 23a, asteartea… I HAD A DREAM…

2010-02-23

Zuzendariari

Eguneroko berria egunkarian

2003ko otsailean bihotza hotz nuen oraindik, aita 2002ko azaroan joan zitzaigulako ondotik.

2003ko otsailaren 20an berant jaiki nintzen ohatzetik, eta erdi lo irratia pizturik entzuten nuen, ametsetan bezala entzun nuen Egunkaria
itxi zutela. Ametsetan bezala, 2001eko irailaren 11 hartako ametsaren
gisa berean, ametsetik iratzarri nahian ez nintzen ohartzen
iratzarririk nengoela. Ez nuen sinetsi nahi, eta elkartasun-hitz batzuk
idatzi nahian, olerki labur bat atera zitzaidan, baina ez nuen hitzik.
Hizki mutu hau Hizkuntza, Informazioa eta Komunikazioa masterra egiten
ari zen Euskal Herriko Unibertsitatean Euskaldunon Egunkaria-rekin
lankidetzan, eta nire bizitzako ametsaren zati bat puskatu zuten
poliziek. Urte hartan ez nuen praktikarik egin masterraren amaieran
egokitzen zen gisan, eta pertsonalki aunitz hunkitu ninduen horrek.

2003ko otsailean bihotza hotz nuen oraindik, aitaren hutsune-zuloa bainuen sakon zulaturik; izan ere, haren izenean zegoen Euskaldunon Egunkaria
egunero berriak etxean jaso ahal izateko harpidetza, nahiz eta aita
jada ez egon mundu honetan. Egun horretan ere otsailaren 20an
postontzian Egunkaria nuen, eta erdi lo ametsetan irakurri nituen Egunkaria-ren azken albisteak.

I had a dream!… Amets-goiburu bat izan nuen: euskaldun guztiok libre ginela.

Baina gaur ez nago ametsetan, eta 2010eko otsailaren 22an postontzian ez dut Egunkaria-rik
jasotzen, goiburu hori errealitate dela irakurri nahi dudalako. Ez dut
lagunen eskutitzik ere jasotzen atzerri honetan, eta aitaren irribarrea
hilero ikusten dut ilbete zurian, bihotza hotz baitut oraindik.

Gaur, bihotz minez, ez dut postontzian euskarazko egunkaririk
ez bestelako hitz amultsurik jasotzen ere. Baina nire elkartasunezko
isiltasuna zuzentzen dizuet denoi.

Ainara Maia Urrotz.

Brno (Txekia).

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Berriak eta politika atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s